Zabale dorretxea
Zabale dorretxea edota Zabale baserria Gipuzkoako Goierri eskualdean dagoen Ordizia udalerriko dorretxe edo baserria da. Hain zuzen ere, udalerriaren kanpoaldean dago, San Joan auzoan eta Itsasondo udalerriaren mugan.
- Artikulu hau Ordiziako eraikinari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabal (argipena)».
Zabale dorretxea | |
---|---|
Eraikitako euskal ondasun nabarmena | |
Alde Zaharra (Ordizia) Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea | |
Zabale dorretxea edo baserriaren irudia. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Ordizia |
Koordenatuak | 43°03′35″N 2°10′35″W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | XVI. mendea |
Arkitektura | |
Ondarea | |
EJren ondarea | 21 |
Ezaugarriak
Gaur egungo dorreak mudejar estiloa eta 7,5 x 7,7 metroko oinplanoa du eta 8 metroko garaiera du, hormek 60 zentimetroko lodiera dutelarik, 1606-1610 artean Domingo Zabalak berreraikitzea agindu zuelarik. 1579an gizon honek berak Ordizia udalerriaren erdigunean dagoen Zabala jauregia eraikitzea ere agindu zuen.[1]
Historia
Erdi Aroan jatorria du. 1450an, Euskal Herrian Ahaide Nagusien Arteko Gerrak jazo zirenean, Henrike IV.a Gaztelakoak dorrea bere jatorrizko garaieraren erdiraino eraustea agindu zuen.[1]
Gaur egun
2008ko abuztuaren 6an tximista batek dorrea jo eta bertan kiskali zuen.[1] Ondorioz, zaharberritua izan zen, 2010eko martxoaren 3an jada zaharberritze lanak amaitu zirelarik.