Zabala jauregia (Ordizia)

Zabala jauregia Gipuzkoako Goierri eskualdeko Ordizia udalerrian dagoen jauregi bat da. Hain zuzen ere Ordiziako Alde Zaharrean edo erdigunean dagoen bidegurutzean kokatua dago, Andres Urdanetaren estatua, Beti Alai pilotalekua, Barrena jauregia eta Arboleda parkearen aldamenean.

Zabala jauregia
Kultura ondasuna
Alde Zaharra (Ordizia)
Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea Euskal Herriaren barnealdeko Donejakue bidea
Zabala jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Gipuzkoa
UdalerriaOrdizia
Koordenatuak43°03′16″N 2°10′42″W
Map
Historia eta erabilera
Eraikuntza XVI. mendea
Eraikuntza XVII. mendea
Arkitektura
EstiloaArkitektura barrokoa
Ondarea
BICRI-51-0001590
17

    Historia

    Jauregia Zabala leinua edo familiaren sorlekua da. XVI. mendean Domingo Zabalak eraikitzea agindu zuen. Domingo Zabala Gaztelako Erresumako Kontulari Nagusia izateaz gain eta Lepantoko guduan parte hartu zuen.

    Duela gutxi arte, jauregiaren azpialdean urte luzez herrian oso ezaguna zen Olano taberna zegoen, 2016an itxia zen, ia 100 urte jarduera betetzear zela.

    Eraikina

    Eraikina 1.372 m2-ko azaleran hedatzen da, barnealdean 90m2-ko patio bat duelarik. Aurrealdean balkoia eta Zabalatarren armarria erakusgai ditu.

    Iruditegia

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.