Zabala (Muxika)
Zabala (artikulu gisako -a duelarik, EODAren arabera[1]) edo Zabale (ofizialki Muxikako udalarentzat, eta bertakoen ahoskatze hedatua[2]), Muxika herriko auzoa da. Oka haranaren mendebaldeko aldeko lautada batean dago, iparraldera du San Roman auzoa eta Besangiz erreka, hegoaldetik Pardillerreka erreka, mendebaldera Txakala auzoa eta ekialdera BI-635 errepidea eta Astelarra auzoa[3].
- Artikulu hau Muxikako auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabala (argipena)».
Zabala | |
---|---|
auzoa | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Bizkaiko eskualdea | Busturialdea |
Udalerria | Muxika |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°16′42″N 2°41′15″W |
Demografia |
Auzoko baserri izenen artean daude: Aurrekoetxe, Ormaetxe, Luberri, Zabalbeaskoetxea, Zabalazarra, Elgezabal, Galtzarre eta Urgain[3].
Auzo honetan jaioak dira Jon Lopategi eta Onintza Enbeita bertsolariak.
Erreferentziak
- «Zabala - Lekuak - EODA» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- Enbeita, Onintza; Fernandez, Luistxo. «Hiru elizate Muxikakoak» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
- Eusko Jaurlaritza, Geoeuskadi. (2016-10). MUXIKAko toponimoen mapa eta kale izendegia. GeoEuskadi / Muxikako udala / Eusko Jaurlaritza / Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2021-12-07).
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.