Zabala (Bilbo)

Zabala Bilboko auzo bat da, Ibaiondo barrutian dagoena, bostgarren barrutian alegia. Auzoak 5.672 biztanle zituen eta 0,21 kilometro karratuko azalera (2006an udalak emaniko datu demografikoen arabera). Zabala hiriaren hego mendebaldean kokaturik dago, iparraldean Renfe eta Feveren trenbidearekin egiten du muga, hegoaldean San Frantziskorekin, eta iparraldean San Adrian auzoarekin.

Artikulu hau Bilboko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Zabal (argipena)».
Zabala
 Euskal Herria
Fleming doktorearen plaza
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaIbaiondo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak43°15′19″N 2°55′55″W
Azalera0,21 km²
Demografia
DentsitateaAdierazpen errorea: puntuazio karaktere ezezaguna "," bizt/km²

Auzoak Bruno Maurizio Zabala nabigatzaile durangarraren abizena hartzen du. Aitzitik, auzoaren kale nagusiak nabigatzailearen izena darama. XX. mende hasierakoa da auzoaren garapena, ondoko San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoena bezalaxe. Etxebizitza aipagarrien artean "Trenbideko langileen etxeak", duela gutxi Bilboko udalak berriztaturikoak.

Horrez gain, 2005ean Cantalojas zubiaren handitze lanak bukatu ziren, Renferen trenbidearen tarte bat lurperatu eta auzoarentzako aisialdi gune berria eraikitzea posible egin zuena.

San Rafael goiaingeruaren eliza

Kale garrantzitsuenak

  • Bruno Mauricio Zabala kalea
  • Fleming doktorearen plaza.

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Bilbo
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.