Zababa-shuma-iddina

Zababa-shuma-iddina, Babiloniako errege bat izan zen. K.a. 1160an gobernatu zuen. Bere aita Marduk-apla-iddinaren oinordekoa izan zen hau hil zenean.

Zababa-shuma-iddina

Babiloniako errege

Bizitza
JaiotzaK.a. XII. mendea
HerrialdeaBabilonia
HeriotzaK.a. 1157 ( urte)
Jarduerak
Jarduerakerregea

Urte beteren ondoren, Ashur Dan I.aren erregealdian, asiriarrek, Zab txikiaren eskualdea inbaditu zuten, ibaitik gertuko Babiloniaren subirautzapean zeuden zenbait hiri okupatuz (Zaban, Irria, etab...) eta Sallu lurraldea.

Hurrengo urtean, herrialdea, Elameko Shutruk-Nahhuntek inbaditu zuen, erabat hartu zuena Babilonian bertan sartuz. Zababa-shuma-iddina erregea, tronutik kendua izan zen, eta Shutruk-Nahhuntek berak izendatu zuen bere burua Babiloniako errege bezala (Babilonia eta Sumerreko erregea), jarraian, bere herrialdera itzultzean, bere seme eta oinordeko zen Kudur-Nahhunte III.ari emanez.


Aurrekoa
Marduk-apla-iddina
Babiloniako erregea
K.a. 1160-K.a. 1158
Ondorengoa
Shutruk-Nahhunte
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.