Zab Handia
Zab Handia[1] (arabieraz: الزاب الكبير, al-Zāb al-Kabaīr; turkieraz: Zap; kurdueraz: Zêy Badînan; asirieraz: ܙܒܐ ܥܠܝܐ, zāba ʻalya) Mendebaldeko Asiako ibaia da, Tigrisen ezkerraldeko ibaiadarretako bat, Turkia eta Iraken (Kurdistanen) dabilena. 430 km luze da[2].
Zab Handia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 473 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°59′28″N 43°20′37″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 40.300 km² |
Ur-emaria | 808 m³/s |
Iturburua | Q16386780 |
Bokalea () | Tigris |
Geografia
Zab Handia Turkiako hego-ekialdeko mendietan jaiotzen da, Irango mugatik hurbil. Iraken sartu eta Mosuletik behera lotzen zaio Tigrisi. Uraldi handiak izaten ditu udaberrian. 430 km inguruko luzera eta Zab Txikiarekin batera, Tigris ibaiaren ibaiadar garrantzitsuenetako bat da. Kurduak bizi diren eremuaren gutxi gora-beherako muga eta Kurdistan eskualde autonomoaren muga politikoaren zati da.
Amaitu gabeko Bekhmako urtegiak, Arbil probintzian, 17,1 km3-ko edukiera izanen luke, ureztatzeko eta argindarra sortzeko. Lanak 1980ko hamarkadan hasi ziren, baina bertan behera utzi behar izan ziren Golkoko Gerrak eta, gerra honen ondoren Nazio Batuen Erakundeak ezarritako zigorrek eragin zituzten zailtasun ekonomikoen ondorioz[3][4].
Historia
Zab Handia eta Zab Txikiaren artean dagoen lurraldea, Asiriar zibilizazioaren sorlekua izan zen.
Ibai honen ertzean gertatu zen, 750ean, Zab Handiko gudua, omeiatarren porrota eta Damaskoko kaliferriaren amaiera ekarri zuena, abbastarren eta euren Bagdadeko kaliferriaren mesedetan.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
- Lur entziklopedietatik hartua.
- Bekhma Jpower.co.jp
- Iraqi Kurds to rebuild Bakhma dam they had looted in 1990s Ekurd.net