Z

Z edo zeta euskal alfabetoko hogeita zazpigarren eta azken letra da. Z (larriz) eta z (xehez) idazten da.

Z
Z
Euskal alfabetoa
A aB bC c • (Ç ç)1D d
E eF fG gH hI iJ j
K kL lM mN nÑ ñO o
P pQ qR rS sT tU u
V vW wX xY yZ z

Digramak: ddtttstxtz
Beste irudikapen batzuk
Bandera
Braille
ASL
Kodeakmorse kodea: --..
NATO alfabeto fonetikoa: Zulu
Braille ASCII (en) Itzuli: Z

1ç letra, c letraren aldaera da euskal alfabetoan.

Kimikan eta fisikan, atomo zenbakiaren ikurra da.

Erabilera idatzia historian

Euskara

Z letra gaur egun euskaraz ezagutzen dugun soinua adierazteko aspalditik erabili izan da. Euskarazko lehen testuetan soinu hori adierazteko ç, c eta z erabiltzen baziren ere, 1783. urtean Martin Duhalderen liburuetan jadanik za, zo eta zu agertzen dira gaurko soinu bera adierazteko. Baina orduan ce eta ci idazten zuen, harik eta 1827. urtean Darrigolek soinu hori beste letren ordez beti z idaztea erabaki zuen arte[1].

Errusia

"Z" Ukrainako Errusiaren inbasioan Errusian agintariek eta indar militarrek zabaldu zuten sinbolo bat da, 2022tik hara. Alde horretatik, guztiz gaitzetsia izan da inbasioaren kontra agertu herrialdeetan, batzuetan debekatua. Txekiak nazien sinboloarekin parekatzen du.

Erreferentziak

  1. Zuazo, Koldo. (2005). Euskara batua. Ezina ekinez egina. Elkar ISBN 84-9783-316-3..

Kanpo estekak

Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.