Yvette Huykoa
Yvette Huykoa (edo, besterik gabe, Yvette) (Huy, Belgika, 1158 – Huy, Belgika, 1228ko urtarrilaren 13a) kristau profeta eta anakoreta izan zen.[1][2]
Yvette Huykoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Huy, 1158 |
Heriotza | Huy, 1228ko urtarrilaren 13a (69/70 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | ministroa |
Santutegia | |
Urtarrilaren 13 |
Bizitza
Familia aberats baina ez bereziki erlijioso batean jaio zen, Liegeko apezpikuarekin erlazioa zuena, eta gaztetatik bizitza erlijiosoa bizitzen saiatu zen bere etxetik.[1] Bere aita zerga biltzailea zen.[3] Yvette ezkontzera behartu zuten hamahiru urte zituenean eta hiru seme-alaba izan zituen (haietako bat oraindik haurtxoa zenean hil egin zen), eta hemezortzi urte zituela alargun geratu zen. Statten, Mosa ibaiaren goikaldean eta Huytik hurbil, zegoen legenarra zaintzeko ospitalera joan zen orduan. Bertako gaixoak zaintzeko eta bere bokazio erlijiosoa era sakonagoan jarraitzeko hartu zuen erabaki hau.[1]
Bere bi semeak aitonaren kargu utzi zituen. Hamar urte geroago, anakoreta bihurtu zen eta koloniaren ondoan zegoen kapera bateko gelaxka batera erretiratu zen, Orvaleko abadetxeko abadeak egindako zeremonia batean. Bertatik, erromesei gidaritza eskaintzen zien, beregan profeta bat ikusten baitzuten, zentzu apostolikoan jainkotasunarekin lotura zuenaren zentzuan. Apaizak eta baita tokiko elizaren dekanoa ere bere presentziara deitu zituen eta haien portaeragatik kargu hartu zien. Bere aitaren eta bere seme baten konbertsioa eragin zuen. Denbora baten ostean, bere botereak gizonezko kleroarena mehatxatzen zuen. Salatu zuten.[3] Yvette 1228ko urtarrilaren 13an hil zen Huyn, Belgikan.
Bere bizitza Floreffeko Hugh Premontretarrak jaso zuen.[2]
Erreferentzia zerrenda
- Medieval women. Published for the Ecclesiastical History Society by B. Blackwell 1978 ISBN 9780631192602. PMC 6921024..
- Women in the Middle Ages : an encyclopedia. Greenwood Press 2004 ISBN 9780313330162. PMC 55596865..
- 1965-, Lawler, Jennifer,. (2001). Encyclopedia of women in the Middle Ages. McFarland ISBN 9780786432530. PMC 47225463..