Yves Thériault
Yves Thériault (Quebec Hiria, 1915eko azaroaren 27a - Montreal, 1983ko urriaren 20a) kanadar idazlea izan zen. Kanadako idazle oparoenetakoa, irrati-telebistetarako 1.300 lanetik gora eta 50 liburutik gora idatzi zituen frantsesez.
Yves Thériault | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Quebec Hiria, 1915eko azaroaren 27a |
Herrialdea | Kanada |
Heriotza | Joliette (Quebec), 1983ko urriaren 20a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Notre Dame des Neiges Cemetery (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Michelle Thériault (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, gidoilaria eta eleberrigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Hamabost urte zituenean eskola utzi eta hainbat lanbidetan jardun zuen harik eta 1944an irratirako idazten hasi zen arte. Bere lanak Kanadan lekutuak dira, eta pertsonaiak etnia gutxituetakoak dira, indiarrak eta eskimalak, besteak beste. Thériaulten lan nagusia Agaguk (1958) izan zen, maisulantzat hartua. Beste zenbait lan aipagarri: Aaron (1954), Ashini (1960), N´Tsuk (1968).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.