Yusteko monasterioa
Yusteko monasterioa[1] (gaztelaniaz: Monasterio de Yuste) Karlos I.a Espainiakoa eta V.a Erromatar-Germaniar Inperio Santukoa abdikatu ondoren bizi izan eta hil zen monasterio eta etxe-jauregi bat da. Cuacos de Yuste herritik gertu dago, La Vera eskualdean, Caceresko probintziaren iparrekialdean. Egungo komentua bere azken bi urteetan (1556-1558) enperadorearen bizileku izan zen monasterio zaharraren hondakinen gainean eraiki zen. 2007an Europar Ondare izendatua izan zen.
Yusteko monasterioa | |
---|---|
Kultura ondasuna | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Extremadura |
Probintzia | Cáceresko probintzia |
Udalerria | Cuacos de Yuste |
Koordenatuak | 40°06′51″N 5°44′20″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1402 |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Plasencia (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Nazioarteko gotikoa |
Ondarea | |
BIC | RI-51-0000492 |
Webgune ofiziala | |
Historia
Monasterioa XV. mendearen hasierakoa da (1402), existitzen den zedula baten arabera, beranduago egungo eraikinari pasu emango zion zenobio bat eraiki zenean, La Verako zenbait biztanleren ekimenez eraikia izan zena, han, beranduago San Jeronimoren Ordenean hartuak izan ziren "bizitza pobreko ermitau"en bizitza kontenplatiboa jarraitzeko asmoz.
1556an, Karlos I.a Espainiakoak komenturen batera erretiratzea erabakitzen du, han bizitza monastikoa egiteko, horretarako Yusteko monasterioa aukeratuz. Arrazoi honegatik, garai horretan monasterioak zituen gela eskasak gehitzeko lan ugari egin behar izan ziren, enperadorea eta honen segizio pertsonala osatzen zuten 60 edo 70 pertsonak hartzeko gutxiegi baitziren.
Etxe-Jauregia bakoitzak lau gela zituen bi solairuz osatua zegoen, barne patio baten inguruan. Enperadorearen gelak elizaren koroaren ondoan zeuden, hala, ofizio erlijiosoetan bere gelatik parte hartzea ahalbidetzen ziotelarik, bere literan eseria, non etzana zegoen jasaten zuen hezueri gaitzagatik. Enperadorea Yusten egon zen bitartean, gorteko pertsona asko pasa ziren handik bera bisitatzera, horien artean, bere seme eta oinordekoa zen Filipe II.a Espainiakoa.
1558ko irailak 21ean hil zen Karlos I.a bere azken bizilekua izan zen toki honetan. Elizan lurperatua izan zen, ondoren, bere hondarrak El Escorial monasterioko errege panteoira eramanak izateko bere seme Filipe II.ak hala propio eskatuta. Espainiako Independentzia Gerran komentuko gelak erreak izan ziren eta ia erabat suntsituak geratu ziren. Jeronimoak Yustetik kanporatuak izan ziren eta ondoren, Mendizabalen Desamortizazioarekin, Monasterioa enkante publikoan jarria izan zen, eraikinaren endekatze eta uzte garai bat hasiz.
1949an, Arte Ederren Zuzendaritza Orokorra monasterioa berreraikitzen hasi zen, jatorrizko diseinu eta proiektuak ahal zen guztia errespetatuz.
Arkitektura multzoa
Arkitektura multzoa ondo ezberdindutako bi zatiz osatua dago: alde batetik, komentua, eta bestetik, enperadorearen bizilekua. Komentua, era berean, erdian dagoen elizak eta bi klaustrok osatzen dute, bata gotikoa eta bestea klaustro berria deitua. Eliza eta klaustro gotikoa XV. mendekoak dira, gainontzeko eraikinak XVI. mendekoak diren bitartean.
Elizaren oinplanoa nabe bakarrekoa da eta poligono formako burukoa da. Tenplua klaustro gotikoarekin lotzen da, laukiluze formako oinplanoa duena, bi solairuko altxatu batekin, klaustroko galeriak zurezko sabai lauz estaliz. Klaustro berriaren antolaketa, pizkundetar estilokoa, gotikoarenaren antzekoa da.
Karlos I.aren bizilekuari dagokionez, eraikin xalo bat da, non adreilua, harri-horma eta harlandua nagusitzen diren gairik erabilienak bezala, apenas apaindurarik gabe.
Enperadorearen bizilekua izan zenaren solairu nagusia xaloa da, alde bakoitzean bi gela dituen erdiko pasabide batean egituratuz. Ezkerreko aldean Karlos I.aren aurreganbera eta logela daude, elizarekin lotzen dena. Eskuinean beste bi gela daude, multzoa osatzen duen hortura ematen duten begiraleku banarekin. Gela horietako bat audientzia gela eta jangela izan zen.
Enperadorearen bizilekuko altzari gutxien artean, bereziki erregearentzat eraikitako aulkia dago, hezuheriak jota baitzegoen. Brontze eta zilarrezko erlojua ere aipa daiteke, Jeremias Metzgerrek egina eta 1562an datatua dagoena.
Europar Ondare
2007ko apirilak 13an Yusteko monasterioan eginiko ekitaldi batean, une horretan Kultura Ministroa zen Carmen Calvo, Extremadurako Juntako presidentea zen Juan Carlos Rodríguez Ibarra, erkidegoetako eta Europar Batasuneko ordezkarien presentziarekin, Europar Ondarearen zigilua eman zen.
Errekonozimendu hau Bartzelonako Aragoiko Koroako Artxibategi Orokorrak, Madrilgo Residencia de Estudiantesek eta Finisterre lurmuturrak ere jaso dute. Hauek dira Europar Ondare izendatuak izan diren Espainiako lehen tokiak. Izendapen hau, Europan interes kultural edo historikoa duten ondasun kultural, monumentu, natura edo hiri guneei ematen zaie, babestu eta ezagutarazteko asmoz.