Yung Beef

Fernando Gálvez Gómez (Granada, 1990eko urtarrilaren 23a), Yung Beef bere izen artistikoarekin ezagunagoa, trap eta reggaeton abeslari eta ekoizlea da. Los Santos, Takers, PXXR GVNG eta La Mafia Del Amor taldeetan parte hartu zuen. La Vendición Records enpresa diskografikoaren jabe eta sortzaileetako bat da.

Yung Beef

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakFernando Gálvez Gómez
JaiotzaGranada, 1990eko urtarrilaren 23a (34 urte)
Herrialdea Espainia
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
KidetzaPxxr Gvng (en) Itzuli
Izengoitia(k)Yung Beef
Musika instrumentuaahotsa
DiskoetxeaLa Vendición Records (en) Itzuli

yungbeef.com
Facebook: yungbeeflospobres Twitter: secoweedcodein Instagram: ricosuaveyatusabe Bandcamp: yungbeefie Spotify: 1rTUwYS38LkQTlT2fhikch Musicbrainz: 505e16b2-ef1b-42cc-b323-1a9664bcf69a Songkick: 8697813 Discogs: 4993728 Allmusic: mn0003923107 Edit the value on Wikidata

Ospea irabazi zuen rap eszena batean agertzeagatik A.D.R.O.M.I.C.F.M.S -eko mixtape batean eta gero PXXR GANG taldearekin gehiago hazi zen musikaren munduan jaialdiak mundutik egin arte.

Bizitza

Lehengo urteak

Yung Beef haurtzaro osoa Granadan (Albaicín) bizi izan zuen pobrezian eta bere abesti askotan kontatzen duenez, bizia bilatu behar izan zuen drogak saltzen edo delituak eginez.

Fernandok gurasoak bananduak zituen, bere amarekin "Piru" Gomez, bere aitaordea Rafael "Fale" Carrión eta bere bi ahizpekin bizi zen. Bere aitaordeak ere delitu bat egiten zuen, horregatik garai hartan urte batzuk ematen zituen Marokoko kartzela batean, horregatik Fernandok bere abesti batzuetan “Free Fale” (euskaraz: «askatu Fale») esaten du.

13 urtekin bere osabarekin txatarra batzen hasi zan, 16 urterekin ikastola utzi zuen eta 17 urterekin Marseillako hotel sektore batean lan egin zuen ere kale gorrian (Pigalle, Paris IX) platerak garbitzen lan egin zuen.

Handik gutxira Londresera joan zen bizitzera eta ostalaritza sektorean jardun zuen, Kitchen Porter. Croydonen ere bizi izan zen denbora batez,

han bere musika eta ezaguera gehiago zabaldu zuen underground hip hop mugimenduarekin.

Fernando beti rap entzun du, txikitatik; hala ere, askotariko gustua zuen, adibidez Tupac, Prodigy, Nas, 50 Cent, Jay-Z eta Young Thug, Young Dolph, Gucci Mane, ASAP Rocky, French Montana, Three 6 Mafia eta rapero estatubatuar ugari, Tego Calderon, Héctor "El Father" edo Ñejo reguetoian, flamenkoa, Camarón de la Isla eta gainerako cantaor bezalako erakusleekin, Espainiako hip hop estiloko Haze, Mala Rodríguez eta Asesino 1.8.7 bezalako artistekin, Lana Del Rey bezalako hiri-mugimenduarekin zerikusirik ez duten artistekin eta EDM, Rock.

2010-2013: musika hastapenak

2010ean hasi zan musikan, baina El Mini, Khaled edo Hakim 2011n kolektiboak musika serioago hartzea erabaki zuten urte horretan abestiak grabatzera eta MySpace, Tuenti eta abar bezalako sare sozialetara igo edo bere lagunei MP3 formatuan banatzean aritu zen eta ez ziren ofizialki 2012ko urtarrilera arte igo.


A.D.R.O.M.I.C.F.M.S.

2013ko abenduaren 6an atera zuen bere lehen diskoa: A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. osorik Steve Leanek ekoiztua, non Yung Beef-en klasiko handienetako bat aterako zen, bere Intro A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. ospera katapultatu zuen YouTube-n ia 16 milioi ikustaldi pilatuz plataformak bideoklipa ezabatu zuen arte.

Steve Leanek ekoitzitako diskoak malenkonia eta hunkitura du alde batetik eta kaleko gordintasuna bestetik.

Urte amaieran, Bartzelonan Malakay Split, Cecilio.G eta Corredores de Bloque taldearekin kontzertu baten ostean, PXXR GVNG (Actual Los Santos) taldea sortu zen, D.Gómez aka Kaydy Cain, Khaled eta Steve Lean ekoizlea, hiri-generoaren erregetzat hartzen zuten. Hasieran "Los Pobres" izena izango zuen taldea, baina Cecilio.G raperoak PXXR GVNG izena proposatu zuen Rich Gang estatubatuar supertaldearen parodia gisa.

2013-2017: PXXR GVNG eta La Mafia del Amor

Bere ibilbideak Bartzelonan jarraituko zuen PXXR GVNGrekin, Gálvezek, Khaledek, Steve Leanek eta Kaydy Cainek osatua eta 2014an ospea lortuko zuten 2014an La Mafia del Amor[1] taldea sortu zuten ere, Espainian reggaetonera salto egin zuten lehen rap-ak izan ziren. 2014an, PXXR GVNG-ekin ia astero euren YouTube kanalean igotzen zituzten "Pimpin", "Pxxrin", "Burgundy", "Exx-Drugdealer" eta "Luv Me" bezalako arrakastak, taldea indarra hartzen joan zen plataforma berrietan baina bere YouTube kontu nagusia debekatu zuten eta beste bat sortu behar izan zuten.


A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. 2 eta A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. 4

2015eko uztailaren 24an, All Diz Rachets On Me I Can't Feel Ma Soul 2 atera zan, rap jokoan garrantzi handia zuen diskoa zen eta Yung Beef-en orain arteko lanik onenetako bat. Artistaren abesti txalotuenetako bat; "27/Ready Pa Morir" Steve Leanek ekoiztua.

A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. 4 2018ko otsailaren 1ean argitaratu zen. Rockdelux aldizkariak 27. disko nazional onena bezala aukeratu zuen, PXXR GVNG-ren "Los Pobres" lehen LP-a gaindituz. "Perreo 69"-ren ondoren, La Vendicionek (Yung Beefen diskografika)"Infierno festival” antolatzen du astero Madrilen (2021ean Granadan eta Madrilen hasiko zen antolatzen) bertara millaka fan hurbiltzen ziren artista ikusteko.

Beste proiektuak

Calvin Klein modelo lanetan aritu zen New Yorkeko metroko karteletan eta nazioarteko ekitaldietan agertuz, 2016an markaren FALL iragarkian parte hartu zuen, non Zoe Krävitz, Frank Ocean eta Young Thug-ekin batera agertzen den.

Horrez gain, modaren munduarekin lotutako ekitaldi ezberdinetan parte hartu du, Milango moda astean eta Madrilgo Fashion Weekeko pasarteetan Pigalle eta Hood By Air bezalako markentzat desfilatu baitu.

Bizitza pribatua

2016an Romeo izeneko seme bat izan zuen 'La Zowi'-rekin, eta, aldi berean, trap abeslaria da La Vendicion -en. Yung Beefek eta La Zowik, guztiz argi ez den egoera sentimentala mantentzen zuten, nahiz eta biek polimaitasuna praktikatzen zutela esaten zuten.

Diskografia

Albumak

    • 2013: A.D.R.O.M.I.C.F.M.S.
    • 2014: #FREEMOLLY
    • 2015: Trunks Future Bricks
    • 2015: Los Pobres (PXXR GVNG)
    • 2015: Perreo de la muerte
    • 2015: A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. 2
    • 2016: Pegao en Youtube (La Mafia del Amor)
    • 2016: La última cena junto a Fly Migo Bankroll
    • 2017: PXXRIFICACION (Los Santos)
    • 2018: Grandes clásicos
    • 2018: A.D.R.O.M.I.C.F.M.S. 4
    • 2018: El plugg mixtape
    • 2018: Traumatismo Kraneoencefalico junto a Goa
    • 2019: Perreo de la muerte 2
    • 2020: Perreo de la nuerte 2.5
    • 2020: Shishi Plugg junto a Pablo Chill-E
    • 2020: Lágrimas
    • 2020: Sonrisas
    • 2021: El Plugg 2
    • 2021: Gangster Original

EP

  • 2011: Posgrades Boyz junto a El Mini
  • 2012: Kefta Boyz Mixtape (Kefta Boyz)
  • 2012: El Secx-RIP Secx Boy 199X-1999
  • 2013: Yung Beef Mixtape
  • 2014: La Mafia Del Amor Mixtape (La Mafia del Amor)
  • 2014: Los Gangsters también lloran The Mixtape
  • 2015: Los Yumas Mixtape (PXXR GVNG)
  • 2015: Microbio Mixtape junto a G Kalle
  • 2015: Ballin No Champions League 2K15 - EP
  • 2015: Trunks Future Bricks
  • 2015: Strap Wars - EP junto a Hakim
  • 2015: Xapiadoras The Mixtape (La Mafia del Amor)
  • 2016: La Última Cena junto a Fly Migo Bankroll.
  • 2016: Sé Lo Que Hicisteis el Último Verano Mixtape (La Mafia del Amor)
  • 2016: Fashion Mixtape
  • 2017: 808 & Xapiadoras Mixtape (La Mafia del Amor)
  • 2017: Regaeton antiguo (La Mafia del Amor)
  • 2017: Kowloon Mixtape
  • 2018: El Plugg Mixtape
  • 2018: Traumatismo Kraneoencefalico junto a Goa.
  • 2019: Beef Jay junto a Papi Trujillo.
  • 2020: Perreo de la muerte 2.5
  • 2020: Sonrisas y Lágrimas

Erreferentziak

  1. Mancho, M. Jesús. (2013-11-13). «<i>Esquivo y junto:</i> lectura de dos versos de la <i>Llama del amor viva</i>» Revista de Filología Española 78 (3/4): 353–371.  doi:10.3989/rfe.1998.v78.i3/4.312. ISSN 1988-8538. (Noiz kontsultatua: 2022-06-07).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.