Yume (1990eko filma)
Yume, japonieraz: '夢', ingelesez Akira Kurosawa's Dreams (euskaraz Ametsak edo Akira Kurosawaren Ametsak) 1990eko Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako errealismo magikozko film bat da. Akira Terao, Martin Scorsese, Chishū Ryū, Mieko Harada eta Mitsuko Baisho aktoreek antzeztu zuten.
Yume (1990eko filma) | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1990 |
Izenburua | 夢 |
Jatorrizko hizkuntza | japoniera |
Jatorrizko herrialdea | Japonia eta Ameriketako Estatu Batuak |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | fantasiazko filma, film dramatikoa eta zientzia-fikziozko filma |
Iraupena | 119 minutu |
Kolorea | koloretakoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Akira Kurosawa Ishirō Honda (en) ![]() |
Gidoigilea(k) | Akira Kurosawa |
Antzezlea(k) | |
Akira Terao Martin Scorsese Chishū Ryū (en) ![]() Mieko Harada Noriko Honma (en) ![]() Mitsuko Baishō (en) ![]() Toshie Negishi Hisashi Igawa Chōsuke Ikariya (en) ![]() | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Steven Spielberg |
Konpainia ekoizlea | Warner Bros. |
Ekoizle eragilea | Steven Spielberg |
Edizioa | Akira Kurosawa |
Ekoizpen-diseinatzailea | Yoshirō Muraki (en) ![]() |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Shin'ichirō Ikebe (en) ![]() |
Argazki-zuzendaria | Takao Saito (en) ![]() Masaharu Ueda (en) ![]() |
Jantzi-diseinatzailea | Emi Wada (en) ![]() |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Japonia |
Argumentu nagusia | ametsa, giza izaera eta natura |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
45 urtetan Kurosawak gidoia idatzi zuen film bakarra izan zen, eta Ran filma egin eta bost urtera filmatu zen, George Lucas, Francis Ford Coppola eta Steven Spielberg zuzendarien laguntzaz eta Warner Bros. estatubatuar ekoiztetxearen babes ekonomikoaz.
Filma zortzi atal edo laburmetraiez osatua dago eta jorratzen dituzten gai nagusiak honakoak dira: haurtzaroa, espiritualitatea, artea, heriotza, hondamendi unibertsalak eta gizakien akatsak munduarekiko; atal guztiek alde literal bat eta alde metaforiko bat erakusten dute.
1990eko Cannesko Zinemaldian lehiaketaz kanpo proiektatu zen.
Argumentua
Ametsak agertzen dira, bata bestearengandik bananduak, independienteak, baina desio, beldur eta oroiminen bidez elkarri lotuak. Haurtzarotik zahartzarora doan Ni-ren istorioak gizakiak mundua, artea, espiritualitatea, eta heriotzarekin dituen harremanak azaltzeko balio du. Zortzi kontakizunek (Kurosawaren ametsetatik atereak) Japoniak mende luze batez jasandako aldaketak islatzen dituzte.
Atalak
- Eguzki argia euri artean
- Okarondo ortua eta panpinaren festa
- Elur ekaitza
- Tunela
- Beleak
- Fuji mendia gorriz
- Deabru negartia
- Ur erroten herria
Aktoreak
- Akira Terao: Ni (ameslaria)
- Mitsunori Isaki: Ni (ameslari gaztea)
- Mitsuko Baisho: Deabruaren ama
- Martin Scorsese: Vincent van Gogh
- Chishū Ryū: Agurea
- Mieko Harada: Elurrezko espiritua
- Yoshitaka Zushi: Noguchi kaporala
- Toshie Negishi: Haurra duen emakumea
- Hisashi Igawa: Zentral nuklearreko gizona
- Chosuke Ikariya: Deabrua
- Noriko Honma
Kanpo estekak
- Yume filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com (Ingelesez)
- IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)