Yuma Yuma
Yuma Yuma (errusieraz: Юма Юма, translit.: Juma Juma), Yuma mononimoz ere ezaguna, (Turkmenistango Sobietar Errepublika Sozialista[1], 1972ko maiatzaren 20a[2]) turkmenistandar-errusiar psikoterapeuta eta LGBT ekintzailea da, gaur egun Bartzelonan bizi dena[3].
Yuma Yuma | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Turkmenistan, 1972ko maiatzaren 20a (51 urte) |
Herrialdea | Turkmenistan |
Bizilekua | Bartzelona Errusia |
Jarduerak | |
Jarduerak | psikoterapeuta eta LGBT ekintzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Bizitza
LGBT aktibista bihurtu zen 2013ko ekainean Errusiako Batzar Federalak homosexualitatearen propagandaren aurkako legea onartu ostean. Laguntza psikologikoa ematen die Txetxeniako LGBT pertsonei. Bere bezeroek diote Errusiako poliziak torturatu zituela 2017an eta 2018an. LGBT jaialdiak eta ekitaldiak ere sustatu zituen[1].
2021eko ekainaren 30ean, «Familia zoriontsu baterako errezetak» iragarkia argitaratu zen VkusVill webgunean, supermerkatu-kate hartan janaria erosten zuten familiak deskribatzen zituena. Besteak beste, iragarkiak Yumaren familiaren istorioa kontatu zuen, eta horrek erreakzio nahasia eragin zuen Errusiako Interneten. Zenbait hedabidek enpresaren historian LGBT eskubideen aldeko lehen kasuaren berri eman zuten[4]. Hala ere, iragarkia Telegrameko kanal ultrakontserbadoreen bidez banatu ostean, VkusVill, baita familia ere, mehatxuak jasotzen hasi ziren, indarkeria fisikoa barne. Hori dela eta, enpresako zuzendaritzak iragarkia kendu zuen webgunetik eta sare sozialetatik eta barkamena eskatu zuen akatsagatik[5][6]. Indarkeria mehatxuengatik eta salaketengatik[7], Yumak Errusiatik ihes egin zuen bere bikotekidearekin eta bi alabekin[5][6].
Egoeraren erreakzioa dela eta, VkusVill denda kritikatu zuten eta boikota egin zioten[8].
2021eko abuztuan, Yuma Bartzelonara joan zen bizitzera Zhenia emaztearekin, Alina eta Mila alabekin eta Alinaren bikotekide Kseniarekin[3][9].
2021ean, BBCk 100 Emakumeen zerrendan sartu zuen[1].
Erreferentziak
- (Ingelesez) «BBC 100 Women 2021: Who is on the list this year?» BBC News 2021-12-07 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-12-07) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Errusieraz) «Юма Юма» B17 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Burgen, Stephen. «‘We can’t go back’: the Russian gay family who took refuge in Spain» The Guardian 2021-08-06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-11-06) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Errusieraz) ««Вкусвилл» выпустил рекламу с участием лесбийской пары. Это событие: впервые в поддержку ЛГБТ-людей выступил не нишевый, а крупный российский бренд» Meduza 2021-07-02 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-04) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) «Family Flees Russia After Commercial Exposes Their Pro-LGBT Lifestyle» Radio Free Europe/Radio Liberty 2021-08-03 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-09-30) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Ingelesez) Roth, Andrew. «Russian gay family in controversial ad flee to Spain after threats» The Guardian 2021-08-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2022-10-26) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Errusieraz) Юсупова, Сания. «"Насилием угрожали даже малышке!" Семье из удаленной рекламы "ВкусВилл" пришлось уехать из России» Сибирь.Реалии 2021-08-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-06-22) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Errusieraz) ««Вкусвилл» удалил рекламу с участием лесбийской пары после гомофобных комментариев и угроз» Meduza 2021-07-05 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-07-05) (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
- (Katalanez) Basanta, Ana. «Mila Yuma: “Parlar de família LGTBIQ+ a Rússia és revolucionari”» Catalunya Plural 2021-11-22 (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).