Yueyaquan

Yueyaquan (txineraz: 月牙泉; pinyineraz: Yuèyá Quán, Txinako Herri Errepublikako Gansu probintziako Dunhuang hiritik bost kilometro hego-mendebaldean dagoen oasi batean sortutako lakua da.

Lakua eta oasiaren ikuspegia.

Ezaugarriak

Lakuaren izena Qing dinastiaren garaitik dator. 1960ko hamarkadan lakuaren batez besteko sakonera 4 eta 5 metro artekoa zen (gehienezko sakonera 7,5 metrokoa zen). Ondorengo urteetan lakuko uren maila etengabe jaitsi da, eta 1990eko hamarkadan lakuak 5.500 metro koadro baino ez zituen, batez besteko sakonera metro bat baino txikiagoa izanik.

Probintziako agintariek lakuaren galera gelditu nahi duten arren, gobernuak duen aurrenkontu faltak ezinezko egin ditu uraren mailaren jaitsiera eragozteko saiakerak.

Kanpo estekak

40°5′12″N 94°40′10″E
Geografia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.