Yucatán penintsula
Yucatán penintsula,[1] Mexikoko hego-ekialdean, Karibe itsasoa eta Mexikoko golkoa banatzen dituen lur eremua da. Penintsula hau Tehuantepec istmoaren ipar-ekialdean dago, Erdialdeko Amerikaren eta Ipar Amerikaren arteko mugan.
Yucatán penintsula | |
---|---|
Mota | penintsula |
Geografia | |
Koordenatuak | 19°33′04″N 89°17′47″W |
Ur-gorputza | Mexikoko golkoa Karibe itsasoa |
Lur eremu honen barnean daude Mexikoko Yucatán, Campeche eta Quintana Roo estatuak, Belizeren iparraldea eta Guatemalako El Petén departamenduaren iparraldea.
Geologia
Penintsula 300 km luze eta 250 km zabal da gutxi gorabehera. Koralezko uharriek kostaldea babesten dute ekialdean, eta mangladi eta padurek ipar eta mendebaldean. Eskualdea kareharrizko ordoki zabalak eratzen du, 50 metroak nekez igaroz. Puntu garaienak sierrita de Tical da, hegoaldean, 200 metro baino ez dituena.
Kareharrizko ordoki honek ibaiak sortzea galarazi du, urak arroka hautsi eta maila freatikoraino azpiratzen baita. Horrela, urak leize eta pasabide ugari sortu ditu, eta zenote izeneko putzu egiturak.
Chicxulub kraterra, 180 kilometroko diametroa duena, 10 km zabal omen zen meteorito baten talkak sortu zuen orain dela 65 bat milioi urte (-65 Ma), 90.000 km/h-ko abiaduran eroria. Talka hau eta bere ondorioak dinosauroen desagertzearen arrazoietako bat izan daiteke, K-T mugarekin bat egiten dutenez.
Erreferentziak
- Euskaltzaindia. (2012-05-25). 170. araua: Amerikako toponimia. .