Yren Rotela

Yren Ailen Rotela Ramírez (Asunción, Paraguai, 1981eko urtarrilaren 9a) pertsona transgeneroen, LGBTI+ kolektiboaren eta sexu-langileen eskubideen aldeko paraguaitar ekintzailea da.

Yren Rotela

Bizitza
JaiotzaAsuncion, 1981eko urtarrilaren 9a (43 urte)
Herrialdea Paraguai
Jarduerak
Jarduerakaktibista eta LGBT ekintzailea

Bizitza

Asunciónen sortu zen 1981ean eta Nery Alcides Rotela Ramírez izena eman zioten. Gurasoak Ignacio Rotela eta Catalina Ramírez ditu eta zazpi anai-arrebatako bigarrena izan zen.

1999an sexu-langileen aurkako polizia-errepresioak aktibismora bultzatu zuen Rotela, eta berehala talde horrek jasaten dituen gehiegikeriak eta estortsioak salatzeari ekin zion. Sexu-langile zela, bere lankideekin antolatzen hasi zen eta 2007an trabestien, transexualen eta transgeneroen Panambí (gaztelaniaz: Panambí: Asociación de Travestis, Transexuales y Transgéneros) elkartearen sortzaileetako bat izan zen. 2012tik 2016ra elkartearen presidentea izan zen. 2015ean Amnistia Internazionalaren giza eskubideen defentsako Peter Benenson saria jaso zuen.

2016ko abenduan epaiketa zibil batean Paraguain izen-aldaketa eskaera aurkeztu zuen lehen pertsona transgeneroa bihurtu zen Mariana Sepúlvedarekin batera. 2017ko maiatzaren 11n aldeko epaia jaso zuen eta auziak jurisprudentzia finkatu zuen.

2018an Paraguaiko Senaturako hautagaia da hauteskunde orokorretan Kuña Pyrenda mugimenduaren hautes-zerrendan.

Biografia
Paraguai
Artikulu hau Paraguaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.