Youngen modulu

Youngen modulua edo tentsiopeko elastikotasun-modulua propietate mekaniko bat da, material solido baten trakzioaren zurruntasuna neurtzen duena. Hortaz, σ trakzio-tentsioaren (indarra azalera-unitateko) eta ε luzeratako deformazio unitarioaren arteko erlazioa kuantifikatzen du material baten eremu elastiko linealean, eta formula honen bidez zehazten da[1][2]:

Youngen moduluak oso handiak dira eta ez dira pascaletan adierazten gigapascaletan baizik.

Youngen modulua XIX. mendeko Thomas Young zientzialari britainiarraren izena duen arren, kontzeptua 1727an garatu zuen Leonhard Eulerrek. Youngen moduluaren kontzeptua gaur egungo moduan erabili zuten lehen esperimentuak Giordano Riccati zientzialari italiarrak egin zituen 1782an, Youngek baino 25 urte lehenago. Modulu terminoa latinezko modus errotik eratortzen da, eta horrek neurria esan nahi du.

Youngen moduluari esker, trakzio- edo konpresio-kargen pean material elastiko isotropiko batez egindako barra batek jasaten duen dimentsio-aldaketa kalkula daiteke. Adibidez, iragar daiteke zenbat luzatzen den material baten lagina tentsiopean edo zenbat laburtzen den konpresio bidez.

Erreferentziak

  1. «ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-20).
  2. Etxebarria Bilbao, Jose Ramon eta beste. (1992). Fisika orokorra. Udako Euskal Unibertsitatea, 264 or. ISBN 84-86967-44-9. PMC 434695621. (Noiz kontsultatua: 2020-11-21).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.