You'll Never Walk Alone
You'll Never Walk Alone (euskaraz Inoiz Ez Zara Bakarrik Ibiliko) 1945ean Carousel musika ikuskizunerako konposatu zen abesti bat da. Richard Rodgers musikariak doinua sortu eta Oscar Hammerstein konposatzaileak hitzak idatzi zituen. Ikuskizun edo musikal hau Broadwayko aretoetan estreinatu bezain laister arrakasta handia lortu zuen, ondorioz musikari eta abeslari ugarik honen bertsioa atera zuten, horien artean ezagunenak: Frank Sinatra, Elvis Presley edota Johnny Cash.
You'll Never Walk Alone | |
---|---|
Frank Sinatraren, Gerry and the Pacemakers (en) ![]() ![]() | |
Egilea(k) | Frank Sinatra, Gerry and the Pacemakers (en) ![]() ![]() |
Argitaratze-data | 1945 |
Izenburua | You'll always walk home |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | herri-musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Oscar Hammerstein II |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Richard Rodgers |
![]() ![]() |

Ingalaterran 1960. urtean Gerry & The Pacemakers musika taldeak hitzak bere erara moldatu eta 1963ko urriaren 26rako herrialde hartako abesti sailkapeneko lehenbiziko postua bereganatu zuen. Garai hartan Liverpool FC futbol taldeko zaletuek abestia bere egin eta partidu bakoitzaren hasieran abesten hasi ziren, honela bada, talde honetako ereserki bilakatu eta izenburua berriz bere leloa izan zen. Gaur egun Celtic taldearen ereserkia ere bada.
Hitzak
Ingelesez Walk on through the wind, Walk on, walk on with hope in your heart, |
Euskaraz Jarraitu haizean barna, Zoaz, zoaz zure bihotzean itxaropenaz, |