Yosu Yurramendi
Yosu Yurramendi Mendizabal matematikaria da, estatistika arloan aritutakoa. Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle erretiratua da, eta Konputazio-Zientziak eta Adimen Artifiziala sailean aritu izan zen irakasle eta ikertzaile.
Yosu Yurramendi | |
---|---|
Bizitza | |
Hezkuntza | |
Tesi zuzendaria | Jean-Paul Benzécri |
Doktorego ikaslea(k) | Eduardo Rene Concepcion Morales (en) |
Hizkuntzak | euskara gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | matematikaria eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Udako Euskal Unibertsitatea |
Ikerketa gaiak
Bere ikergaien artean datuen analisia[1] eta zenbakien zenbakitze-sistemak[2] dira azpimarragarrienak. SPSS eta R programazio-lengoaietan ere aditua da.
Euskarazko produkzioa
Matematika era sakonean euskaraz landu zituen lehenengo matematikarietako bat izan zen. Anjeles Iztuetarekin batera 1977an Erabaketa teoria artikulua argitaratu zuen Elhuyar aldizkarian eta 1985ean Datuen analisia eta enuntziatuen logika Theoria aldizkarian.
Euskal komunitate zientifikoaren Inguma datu-basean, berak idatzitako 20 lan baino gehiago ditu katalogatuta.
Erreferentziak
- Yurramendi Mendizabal, Yosu. (1985). Datuen analisia eta enuntziatuen logika. ISSN 0495-4548. (Noiz kontsultatua: 2022-07-24).
- Yurramendi Mendizabal, Yosu. (2022). Stern-en segidan oinarritutako zenbaki arrazional positiboen zenbait zenbakitze-sistema. doi: . (Noiz kontsultatua: 2022-08-08).
Ikus, gainera
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.