Yorkeko Unibertsitatea
Yorkeko Unibertsitatea (ingelesez: University of York), Ebor edo York soilik bezala ere ezaguna, Ingalaterrako izen bereko hirian kokatuta dagoen unibertsitate publikoa da.
Yorkeko Unibertsitatea | ||
---|---|---|
In limine sapientia eta On the threshold of wisdom | ||
Datuak | ||
Izen ofiziala | University of York | |
Mota | Unibertsitate publikoa, goi mailako hezkuntza-erakundea, argitaletxea, sarbide irekiko argitaletxea, hezkuntza-antolakuntza eta plate glass university (en) | |
Herrialdea | Erresuma Batua | |
Jarduera | ||
Kidetza | Russell Group (en) , White Rose University Consortium (en) , N8 Research Partnership (en) , ORCID, Jisc (en) , Digital Preservation Coalition, European University Association (en) eta arXiv (en) | |
Eskumendekoak | University of York Art Collection (en) | |
Enplegatuak | 3.091 | |
Erabilitako hizkuntza | ingeles | |
Ikasle-kopurua | 17.155 | |
Agintea | ||
Lehendakaria | Greg Dyke (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Osatuta | Centre for Medieval Studies (en) University of York Library (en) | |
Zeren jabe | University of York Art Collection (en) | |
Historia | ||
Sorrera | 1963 | |
webgune ofiziala |
1963an sortu zuten, eta bere campusak hogeita hamar sail eta ikastetxe baino gehiago batu ditu, diziplina akademiko ugari barne hartzen dituztenak. York hiriaren hego-ekialdean dago,,[1] eta 200 hektarea inguruko azalera du. Mendebaldeko Campusak, jatorrizkoak, Yorkeko Zientziaren Parkea eta Ikaskuntzaren Zientziaren Zentro Nazionala ditu. Unibertsitate-gunean berdeguneak, lakuak eta basa-bizitza oso nabarmenak daude. 2007an hezkuntza erakundeak campusa ondoko nekazaritza lur batzuetara zabaltzeko baimena lortu zuen, gertu dagoen Heslington hiribildutik ekialdera. Bigarren Ekialdeko Campus edo Heslington Campus hau 2009an inauguratu zen,[2] eta gaur egun hiru college, hiru sail, hitzaldietarako guneak, kirol-hiri bat eta sortzen ari diren startup enpresen inkubagailu bat ditu. Erakundeak King's Manor ere alokatzen du York erdialdean, Erdi Aroko etxetzarra. 2016-1017 ikasturtean, unibertsitateak 367,9 milioi euroko diru-sarrerak izan zituen, eta horietatik 73,3 diru-laguntza eta ikerketa-kontratuetatik etorri ziren.
Erreferentziak
- (Ingelesez) University of York. How to reach the university. .
- (Ingelesez) The University of York. (2010-10-4). Goodricke College – Campus development, The University of York. .
Kanpo estekak
Artikulu hau hezkuntzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |