Yorkeko Dukearen uharteak

Yorkeko Dukearen uharteak (ingelesez: Duke of York Islands), lehenago Lauenburgo Berria (alemanez: Neu Lauenburg), Bismarck uhartediko uharte multzoa da, Papua Ginea Berrian. Saint George kanalean daude, Britainia Berria eta Irlanda Berria uharteen artean, Mendebaldeko Bretainia Berria probintzian. Philip Carteretek eman zien izena 1767an, Yorkeko Dukearen omenez[1].

Yorkeko Dukearen uharteak
Datu orokorrak
Motauharte multzoa
Azalera58 km²
EponimoaYorkeko Dukea
Prince Edward, Duke of York and Albany (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak4°10′S 152°27′E
Honen parte daBismarck uhartedia
Estatua Papua Ginea Berria
Region of Papua New GuineaIslands Region
Papua Ginea Berriko probintziakEkialdeko Britainia Berria
Ur-gorputzaSaint George's Channel (en) Itzuli
Leku geografikoaBismarck uhartedia

Geografia

Hamairu uharte dira, 58 kilometro koadroko hedadura hartzen dutenak. Yorkeko Dukearen uhartea da handiena. Beste batzuk, Makada, Kabakon, Kerawara, Ulu eta Mioko dira.

Uharte multzoa, bi plaka tektoniko elkar bultzatzen duten aktibitate sismikoko gune batean dagoenez, lurrikara eta tsunami franko izaten da. Horrezaz gainera, garaiera txikikoak baitira, arriskuan jar ditzake itsaso-mailaren igoerak. 2000an iragarri zen garaiera handiagoko beste leku batzuetara ebakuatu behar zutela biztanle ugari[2].

Erreferentziak

  1. Duke of York Group. global.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2016-10-16).
  2. 1,000 flee as sea begins to swallow up Pacific islands. heatisonline.org (Noiz kontsultatua: 2016-10-16).

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yorkeko Dukearen uharteak Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.