York

York Ingalaterrako ipar-ekialdeko hiria da, Ouse eta Foss ibaien artean dagoena, izen bereko haranean. 2001ean 181.094 biztanle zituen. Hiriak kokatzen den Yorkshire konderriari izena ematen dio. Garai batean Konderriaren administraziopean zegoen arren, 1996tik hiri autonomoa da.

York
Jórvek
hiri-konderria
Administrazioa
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Ingalaterra
Ingalaterrako eskualdeaIpar-ekialdeko Ingalaterra
Ingalaterrako konderri zeremonialaIparraldeko Yorkshire
Ingalaterrako autoritate unitarioaren eremuaCity of York
Izen ofizialaYork
Jatorrizko izenaJórvek
Posta kodeaYO1, YO10, YO19, YO23, YO24, YO26, YO30, YO31, YO32
Geografia
Koordenatuak53°57′N 1°05′W
Map
Azalera271.94 km²
Altuera25 m
Demografia
Biztanleria208.400 (2016)
10.349 (2011)
Dentsitatea766,35 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera71
Telefono aurrizkia01904
Ordu eremuaUTC±00:00 eta UTC+01:00
Hiri senidetuakDijon, Münster eta Nanjing
york.gov.uk

Ameriketako Estatu Batuetako New York hiriaren izenak honi egiten dio erreferentzia.

202.400 biztanle ditu (2010).

Ekonomia

Azken urteetan industria asko indartu da: metalurgia eta industria mekanikoak, gai elektrikoak, elikagaiak.

Historia

K. o. 71. urteaz geroztik erromatarren egoitza izan zen (Eboracum) eta han izendatu zuten enperadore Konstantino.

V. mendean saxoniarrek hiria hartu eta Northumbriako erresumako hiriburu egin zuten.

VII. mendea kultura eta erlijiozko errenazimentu aroa izan zen.

IX. mendean daniar bikingoek eskualdea beretu zuten, Jorvikeko erresuma zeritzona sortuz (hortik dator gaur egungo York izena).

XI. mendean normandiarrek bereganatu zuten.

XII. mendean, eskualdeko nekazaritzak aberastasun handia ekarri zion hiriburuari. Erdi Aroan erresumako bigarren hiri garrantzitsuena izan zen.

XVI. mendean erlijio ordenak desagertarazi zituzten eta ekonomiak lur jo zuen.

XVII. mendean, erregezaleek indar handia izan zuten Yorken.

XIX. mendean nekazaritzaren beheraldiak eragin handia izan zuen hiriaren gainbeheran.

Ondasun nabarmenak

Yorkeko katedrala (York Minster) Ingalaterrako katedral handienetako bat da; 1220tik 1740ra eraiki zen, antzinako gotiko estiloan; beirateak XIV. eta XV. mendekoak dira.

XIV. eta XV. mendeko etxe eta eliza asko ditu hiriak; aipagarriak dira baita ere XI. mende bukaerako beneditarren abade-eliza baten aztarnak eta Gilermo Konkistatzaileak eraikitako gaztelua.

Irudi galeria

Erreferentziak

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.