Yonago (Tottori)
Yonago (japonieraz: 米子市 Yonago-shi) Tottori prefekturako bigarren hiria da. Japoniako Chūgoku eskualdean dago. 2014ko erroldaren arabera 148.246 biztanle ditu.
Yonago 米子市 | |||
---|---|---|---|
Japoniako hiria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Japonia | ||
Uhartea Eskualdea Prefektura | Honshu Chūgoku Tottori | ||
Izen ofiziala | 米子市 | ||
Jatorrizko izena | 米子市 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 35°25′41″N 133°19′51″E | ||
Azalera | 132,21 km² | ||
Mugakideak | Sakaiminato (en) , Daisen (en) , Nanbu (en) , Hōki (en) , Hiezu (en) eta Yasugi (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 147.210 (2021eko martxoaren 1a) −2.103 (2015) | ||
Dentsitatea | 1.111,69 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1927ko apirilaren 1a eta 1889ko urriaren 1a | ||
Telefono aurrizkia | 0859 | ||
Ordu eremua | UTC+09:00 | ||
Hiri senidetuak | Sokcho (en) eta Baoding | ||
http://www.city.yonago.lg.jp/ www.city.yonago.lg.jp |
Geografia
Tottori prefeturaren mendebaldeko muga da, Nakaumi aintziraren ondoan eta Japoniako itsasoaren ertzean.
Historia
Sengoku Aroko Amago leinuak bertan eraiki zuen Yonago gaztelua XVII mendearen hasieran. Edo Aroan ordea Tottoriko gazteluaren jabe zen Ikeda leinuak gobernatu zuen bertan.
Hiria 1927ko apirilaren 1ean fundatu zen eta ordutik bere azalera handitzen joan da inguruko herrixkak barneratuz.
Ondasun nabarmenak
- Yonago gazteluaren erreplika.
- Hino ibaia.
- Hegaztien parkea.
Yonagotar ezagunak
- Sena Irie (2000- ), boxeolaria, Tokio 2020 Jokoetan urrezko dominaren irabazlea
Hiri senidetuak
- Sokcho (Hego Korea)
- Baoding (Txina)
Kanpo estekak
- (Japonieraz) Yonagoko webgune ofiziala
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.