Yolanda Mendiola

Yolanda Mendiola Mirasolain (Aubervilliers, Frantzia, 1963ko otsailaren 8a) Euskal Telebistako aurkezlea da.[1]

Yolanda Mendiola

Bizitza
JaiotzaAubervilliers, 1963ko otsailaren 8a (61 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUNED
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)EITB  (1984 -
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

1984an hasi zen lanean Euskal Irrati Telebistan.[2] 2018ko otsailaren 3tik literaturari buruzko Arte[faktua][3] izeneko telebista saioaren zuzendaria da ETB1en eta saioa aurkeztu ere egin zuen 2022ra arte.[4]

Ibilbidea

Zuzenbidean lizentziaduna da EHUn eta UNEDen. Zuzenbidea ikasi arren, gazte-gaztetatik Euskal Irrati Telebistan lan egin du. Hasieran, prentsa-bulegoan, Iurretan. Asteko programazioa bidaltzen zuten telex bidez. 1987an Miramonera joan zen, idazkari gisa. Haur eta entretenimenduko programetako arduradun, Koro Lasarterekin. Pausoka lehiaketa zela eta, Bruselara eta Estrasburgon izan zen.

Produzioan ere jardun zuen, Herriko Plazan, Kontxu Odriozola eta Iñaki Perurenarekin. Piratak lehiaketa programa, Koro Lasarte eta Iñaki Perurena aurkezleekin. Euskadi Gaztea programa, Joseba Iriondo, erredakzioko. Ongitira bilibira, Kontxi Reciorekin. Ikimilikiliklik.

Sautrela programan Hasier Etxeberriarekin 8 urtez. Euskaldunak eta Hizka Mizka programetako partaide ere izan da.

Arte[faktua][3] izeneko telebista saioaren zuzendaria da ETB1en 2018tik eta saioa aurkeztu ere egin zuen 2022ra arte.[4]

UEUkidea

2011an ezagutu zuen UEUn jendaurrean hitz egiteko erraztasuna lantzeko eman zuen ikastaro batean; Iruñean izan zen lehendabizikoa eta gero Baionan errepikatu zuen, Urte hartan egin zen bazkide eta handik gutxira Zuzenbide saileko sailburu. Batez ere, udako ikastaroei begira aritzen da arloarekin zerikusia duten gaien bila. UEUko beste sailekin elkarlana egiten dut ere.[5]

Ikastaro hauek zabaldu ditu UEU barruan:[6]

Ikastaroa irakasleak Urtea
Berezko Zuzenbide Zibilari buruzko hausnarketak (Euskal Zuzenbide Zibilaren 5/2015 Legearen aldarrikapenaren harira) Yolanda Mendiola Mirasolain, Santiago Goñi Zabala 2016
Euskal Herriko lan harremanen eredua: oraina eta geroa Yolanda Mendiola Mirasolain 2014
Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra Julian Beloki Guerra, Yolanda Mendiola Mirasolain 2011
Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra Julian Beloki Guerra, Yolanda Mendiola Mirasolain 2011

Bestelakoak

Elkarkidetzan sinesten du-eta, hainbat taldetan boluntario lanetan aritzen da. besteak beste hauetan:

  • Yolanda Cimade etorkinen elkarteko kide da.
  • Hendaian, Intzura auzoko tanborradaren sortzaileetako bat ere bada.

Erreferentziak

  1. «'Arte[faktua]' literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean» EITB 2018ko urtarrilaren 30a (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 9an).
  2. Urkizu, Urtzi. (2018ko urtarrilaren 14a). «Bizigiro: Yolanda Mendiola. 'Arte[faktua]' saioko aurkezlea» Berria (Noiz kontsultatua: 2019ko urtarrilaren 8an).
  3. «Artefaktua» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  4. «Yolanda Mendiola, presentadora de 'Arte[faktua' de ETB-1, en Radio Vitoria»] EITB Radio Televisión Pública Vasca (Noiz kontsultatua: 2022-02-08).
  5. «UEUko Sailburuak: Nor da Nor?» www.ueu.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).
  6. «Yolanda Mendiola Mirasolain :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-04).

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.