Yolanda García Serrano
Yolanda García Serrano (Madril, 1958) madrildar gidoilari, gidoi-irakasle, zinema-zuzendari eta idazlea da. Gidoi onenaren Goya saria irabazi zuen Todos los hombres sois iguales (1994) filmarengatik.[1]
Yolanda García Serrano | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Yolanda García Serrano |
Jaiotza | Madril, 1958 (65/66 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, zinemagilea, gidoilaria, film-zuzendaria eta antzerkigilea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Biografia
Garcíak Harreman Publikoak ikasi zituen, eta urte batzuetan idazkari lanetan aritu zen, arte dramatikoko ikasketak hastearekin batera.[2] Berehala hasi zen antzerki-talde batean parte hartzen eta obra txikiak idazten, lehenik haurrentzat eta gero helduentzat. Idazketa dramatikoa ikasi zuen Fermín Cabal, Jose Luis Alonso de Santos eta Jesús Campos idazleekin, eta geroago, zinema-zuzendaritzaz gain, ikus-entzunezko narratiba eta zinematografikoa ikasi zituen. Hortik aurrera, zinemarako, telebistarako eta antzerkirako idazketarekin bateratu zuen.[3]
Ibilbidea
1986an, Joera Berrien Zentro Nazionalaren dramaturgia-tailer baten barruan, La llamada es del todo inadecuada lana hautatu zuten beste birekin batera, Madrileko Arte Ederren Zirkuluan irudikatzeko. Proiektu guztiz berria zen Espainiako dramaturgian, eta antzerki absurdoan kokatutako lana zen.[4] Joaquín Oristrell, Lola Salvador eta Manolo Matjiren zinema gidoian hasi zen, baina gidoilari estatubatuar eta hispanoekin eskola espezializatuetatik igaro bazen ere, Garcíak zera aitortu zuen:
Gidoilari ikasi, idazten, irakurtzen, zinemara asko joaten «eta gidoi asko saskira botatzen» ikasi zuela.[2]
Geroago, Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan ere irakatsi zuen.[5]
1988an, gidoilari profesional gisa hasi zen, zinemarako, saio eta telesailetarako lanekin, eta horretan jarraitzen du. Hasieratik taldea osatu zuen Manuel Gómez Pereirarekin, Juan Luis Iborrarekin eta Joaquín Oristrellekin elkarlanean. 1994an, gidoi onenaren Goya saria irabazi zuen, Todos los hombres sois iguales lanarekin. Parte hartu duen serieen artean, nabarmentzekoak dira Farmacia de guardia (1991-1995), Abuela de verano (2005), Clara Campoamor eta Fugitiva (2018).[3][6] Eta zineman, ¿Por que llaman amor cuando quieren decir sexo? (1993), El amor perjudica seriamente la salud (1997), Reinas (2005) eta Dieta mediterránea (2008).
1997an Juan Luis Iborrarekin batera Amor de hombre gidoia idatzi zuen, gero nobela bihurtu zuena. Film horrek L.A.Gay & Lesbian Film Festivaleko film onenaren saria irabazi zuen. Hamar urtez eszenatokitik alde eginda egon ondoren, 1998an itzuli zen, ezkontzari buruzko komedia batekin, hiru aktorerentzat berariaz Carmen Balagué, Elisa Matilla eta Rosario Santesmasesentzat idatzitako Qué asco de amor lana. Pedro Muñoz Seca Fundazioak antolatzen zuen Casa Sur Antzerki Saria jaso zuen.[7] 2006an estreinatutako Dónde pongo la cabeza filmarekin Chivas Telón saria irabazi zuen.[8]
2000. urtean, berriz ere Juan Luis Iborrarekin batera, Turingo Zinemaldiko film onenaren saria jaso zuen Km. 0 filma zuzendu eta idatzi zuen. Bi urte geroago, bakarrik egindako lehen filma estreinatu zuen, Hasta aquí hemos llegado komedia familiarra (2002). 2010ean New Yorken estreinatutako Ser o no ser Cervantes antzerki-lanak hiru sari irabazi zituen: HOLA (Hispanic Organization of Latin Actors). 2011n, New Yorken bere obra estreinatu eta zuzendu zuen lehen emakume espainiarra izan zen: Good sex. Good day. Lo que ellos ignoran de ellas.[9] Juan Carlos Rubiorekin batera Lope de Vega Saria 2013 jaso zuen estreinatu gabeko lan batengatik: Shakespeare nunca estuvo aquí.[10] 2013. urtean, Max sarien galaren zuzendaritza artistikoa agindu zioten, Alex O´Dogherty aktorea aurkezlea zela.[11]
Komediaren eremuan aritzen zen, harentzat errealitate dramatikoenari aurre egiteko eta hura gainditzeko modu bat baitzen. 2016. urtean ¡Corre! izeneko lehen drama estreinatu zuen, Joaquín Oristrellekin lankidetzan. 2017. urtean Radio Nacional de Españan Pepa Fernándezek No es un día cualquiera saioan egindako elkarrizketan azaldu zuen bere esperientzian oinarritutako filma zela.[12][13]
2017an Teatro Españolako Dramaturgiako I. Txapelketan finalista izan zen, Ignacio del Moralekin dueloan, Parapeto lanarekin.[14] Lehiaketa hori Ignacio del Moralek irabazi zuen azkenean. Mikroantzerkian ere aritu da, hala nola, La novia de nuestro hijo no es nuestra hija lana.[15]
2020ko udazkenean, Cuéntame como pasó 21. serieko gidoilari gisa hasi zen, Laura Leónekin batera.[16]
Cora Tiedra alabak ere parte hartu du bere zinema-lan batzuetan, aktore-lanetan, baita telesail batzuetan ere .[17]
Sariak eta aintzatespenak
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
IX. edizioa | Gidoi original onena | Todos los hombres sois iguales | Irabazlea |
- Zinemako Idazleen Zirkuluaren dominak[18]
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
1994 | Gidoi original onena | Todos los hombres sois iguales | Irabazlea |
- 2018an Literatura Dramatikoko Sari Nazionala jaso zuen ¡Corre! lanarekin.[19]
- 2017an finalista izan zen Espainiako Antzerkiko I. Dramaturgia Txapelketan, Parapeto lanarekin.
- 2013. urtean Lope de Vega 2013 saria jaso zuen Shakespeare nunca estuvo aquí lanarekin
- Chivas Telón saria, «Dónde pongo la cabeza» filmarengatik
- 2010ean, hiru HOLA jaso zituen (Hispanic Organization of Latin Actors), «Ser o no serv Cervantes» filmarengatik.
- 1998an 'Hogar sur de comedias' saria jaso zuen, ¡Qué asco de amor! testuarengatik.
Lana
Zinema
- 1991. Salsa rosa.
- 1994. Todos los hombres sois iguales.
- 1997. Amor de hombre.
- 2000. Km. 0.
- 2002. Hasta aquí hemos llegado.
Telebista
- Farmacia de Guardia
- Abuela de verano
- 2018. Fugitiva.
- Cuéntame cómo pasó (21. denboraldia)
Liburuak
- 1993. Línea caliente.
- 1997. Amor de hombre, Garcíak berak Juan Luis Iborrarekuin lankidetzan idatzitako filmean oinarritutakoa nobela.
- 2000. Siempre me enamoro del hombre equivocado.
- 2001. De qué va eso del amor, Verónica Fernández Rodríguezekin batera. Destino-Guion izeneko Lehen Saria lortu zuen.
- 2004. Mujer casada busca gente que la lleve al cine.
- 2007. Descalza por la vida, Verónica Fernández Rodríguezekin lankidetzan.
Erreferentziak
- lecturalia.com. «Yolanda García Serrano: libros y biografía autora» Lecturalia.
- García Serrano, Yolanda. (2009). Sofia entre mujeres. Arbor: Ciencia, Pensamiento y Cultura. 185. 10.3989/arbor.2009.iA1.794.
- «Autores - Yolanda García Serrano» www.fundacionsgae.org.
- País, Ediciones El. (4 de enero de 1986). Crítica | El misterio de la dramaturgia. ISSN 1134-6582..
- País, Ediciones El. (24 de marzo de 1998). García Serrano: "Aprendí tirando guiones al cesto". ISSN 1134-6582..
- Fugitiva (Serie de TV) (2018). .
- País, Ediciones El. (8 de septiembre de 1998). Yolanda García Serrano vuelve al teatro con una comedia sobre el matrimonio. ISSN 1134-6582..
- ABC. «Yolanda García Serrano pone humor al maltrato en «¿Dónde pongo la cabeza?» | Toledo | Toledo - Abc.es» ABC.
- «Entrevista en Radio 5 - Yolanda García Serrano: 'Quiero tener poder de decisión sobre mí misma' - RTVE.es» RTVE.es 17 de febrero de 2011.
- Yolanda García-Serrano y Juan Carlos Rubio, premio Lope de Vega. .
- «Alex O'Dogherty presenta la gala de los Premios Max - hoyesarte.com» www.hoyesarte.com.
- "¡Corre!", el primer drama de Yolanda García Serrano, en la Sala Mirador. .
- «No es un día cualquiera - Yolanda García Serrano: "Necesito la comedia para estar viva" - RTVE.es» RTVE.es 15 de octubre de 2017.
- García, Rocío. (14 de junio de 2017). Último asalto en el combate de palabras. ISSN 1134-6582..
- «Micro Teatro: Por primera vez» www.revistacactus.com.
- AV451, Redacción. (2020-10-20). «'Cuéntame cómo pasó' graba su 21ª temporada, que comenzará en la España de 1992» Audiovisual451.
- Fotogramas.es. ¡Hasta aquí hemos llegado!. .
- «Premios del CEC a la producción española de 1994» CEC.
- Yolanda García Serrano gana el Premio Nacional de Literatura Dramática por 'Corre'. .
- Yolanda García Serrano y Juan Carlos Rubio, premios de teatro Lope de Vega. .