Yolanda Aragoikoa

Yolanda Aragoikoa edo Violante Aragoikoa (1384ko abuztuaren 11 - 1442ko azaroaren 14a)[1] Aragoiko tronuaren erreginagaia, Napoliko erregina ezkontidea, Anjouko dukesa, Proventzako kondesa eta berea semea adin txikikoa zelarik Provenzako erregeordearen emaztea izan zen. Joanes I.a Aragoikoaren eta bere emazte Violante Barrekoaren (Robert I.a, Barreko Dukearen eta Maria Valoisekoaren alaba) alaba zen. Yolandak Frantzian eta Ingalaterraren arteko borroketan funtsezko zeregina izan zuen, hala nola, 1429ko Joana Arc-ekoaren armada finantzatu zuen, gerra frantziarren alde bideratzen lagunduz. Tradizioak Rohaneko Orduak liburu famatua agindu zuela dio

Yolanda Aragoikoa

Erregina ezkontidea

Bizitza
JaiotzaBartzelona, 1384ko abuztuaren 11
HeriotzaSaumur, 1442ko azaroaren 14a (egutegi gregorianoa) (58 urte)
Hobiratze lekuaAngers Cathedral (en) Itzuli
Familia
AitaJoanes I.a Aragoikoa
AmaViolante Barrekoa
Ezkontidea(k)Louis II of Naples (en) Itzuli  (1400ko abenduaren 2a (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRoyal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
HizkuntzakOld Catalan (en) Itzuli
latina
frantses ertaina
okzitaniera
Erdi Aroko aragoiera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Familia eta ezkontza

Yolanda Zaragozan, Aragoin, 1384ko abuztuaren 11n jaio zen, eta Joanes I.a Aragoiko erregeak bere bigarren emaztearekin, Violante Barrekoa, Joan II.a Frantziakoaren bilobarekin, izan zuen alaba zaharrena zen. Hiru anai eta bi ahizpa izan zituen, baita bost neba-ahizpaorde ere, bere aitak bere lehen emazte Marta Armañakekoarekin izan zituenak. Yolandak Ingalaterra, Frantzia eta Aragoiko politikan garrantzi handia izan zuen XV. mendearen lehen erdian.[2]


1389. urtean, Luis II.a Napoliko errege bihurtu zen. Bere ama Maria Bloisekoak negoziazioak ireki zituen bere semea Yolandarekin ezkontzeko, era honetan Aragoik bere agintea urratzea saihesteko. Yolandak hamaika urte zituela, dokumentu bat sinatu zuen Luis II.a ezkontzeko enbaxadoreek egindako promesak desegiteko. 1395. urtean, Rikardo II.a Ingalaterrakoak negoziazioak ireki zituen Yolandarekin ezkontzeko. Ezkontza ekiditeko, Karlos VI.a Frantziakoak bere alaba Elisabet eskaini zion Rikardo erregeari. Yolandaren aitaren heriotzaren ondoren, Maria Bloisekoak Yolandaren osaba Martin I.a Aragoikoa konbentzitu zuen Yolanda Luis II.arekin ezkontzeko. Yolandak protesta bat sinatu zuen, baina atzera egin behar izan zuen geroago. Bikotea Arlesen 1400eko abenduaren 2an ezkondu zen. Yolandaren aurreko oztopoak eta bere senarraren gaixotasunetik gaindi, ezkontza arrakastatsua izan zen.[2]

Aragoiko tronuaren erreklamazioa

Joan I.a Aragoikoa erregearen alaba bizidun bakar gisa, Aragoiko tronua aldarrikatu zuen Joana Aragoikoa, Foixeko kondesa bere alaba zaharrena eta bere osaba, Martin I.a hil zenean.[3] Hala eta guztiz ere, nahiz eta Aragoi eta Bartzelonako garai hartako suzesio legeak ez zeuden batere argi, gizonezkoak lehenesten zituztela ulertu zen (horrela eskuratu zuen Yolandaren osaba Martinek Aragoiko tronua). Martin oinordekotzarik gabe hil zen 1410. urtean, eta bi urte errege gabe egon ostean, Aragoiko estatuek Fernando, Leonor Aragoikoaren eta Joan I.a Gaztelakoaren bigarren semea, hautatu zuen Aragoiko errege gisa.[4]

Aragoiko tronurako Anjou etxearen hautagaia Yolandaren seme gazteena, Luis III.a Calabriako dukea zen. Bere hautagaitza Caspeko hitzarmenean atzera bota zen. Yolanda eta bere semeek euren burua oinordeko legitimotzat zuten, eta Aragoiko Errege titulua erabiltzen hasi ziren. Hau dela eta, Yolanda "Lau erreinuen erregina" deitu zuten, itxuraz Sizilia, Jerusalem, Zipre eta Aragoi zirelarik.[5] Beste interpretazio batek Napoli Siziliatik banatzen du, Jerusalem eta Aragoi gehituz.[6] Zenbakia zazpira igo daiteke, Aragoiko Koroaren bi erreinu (Mallorca eta Valentzia) eta Sardinia kontatuz gero. Alabaina, errealitatea Yolandak eta bere senideek erresuma hauetako lurralde hauek oso denbora tarte laburrean kontrolatu zituztela da. Beren benetako erresuma Frantziako Anjouko feudoak izan ziren: Provence eta Anjou probintziak haien agintepean egon ziren beti, eta, tarteka, baita Bar, Maine, Turena eta Valois.[2] Yolandaren seme Renato I.a Anjoukoa Lorrenako erregea izan zen, Isabel Lorrenako dukesarekin ezkondu zenean.[7]



Erreferentziak

  1. Femmes de pouvoir, femmes politiques durant les derniers siècles du Moyen Age et au cours de la première Renaissance. De Boeck DL 2012, cop. 2012 ISBN 9782804165536. PMC 801027141..
  2. (Ingelesez) Rohr, Zita Eva. (2016-04-29). Yolande of Aragon (1381-1442) Family and Power: The Reverse of the Tapestry. Springer ISBN 9781137499134. (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  3. (Katalanez) «Cèdula de recusació de Violant d'Aragó contra alguns individus del Parlament de Barcelona aliens a la successió - Viquitexts» ca.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  4. Esteban., Sarasa Sánchez,. (1981). Aragón y el compromiso de Caspe. Librería General ISBN 8470781073. PMC 10513661..
  5. (Gaztelaniaz) S.L., Titania Cía. Editorial,. «La princesa de Kent publica una novela histórica sobre Yolanda de Aragón - Lunes, 09 Diciembre 2013 17:01» El Confidencial (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  6. (Gaztelaniaz) «La princesa de las 200 firmas se quedó en 50» ELMUNDO (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).
  7. René I.. (Noiz kontsultatua: 2018-03-19).

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.