Yogi Hartza
Yogi marrazki bizidunetako hartz bat da, Jellystone parke naturalean bizi dena (fikzioan Yellowstone parkearen baliokide da parke hori). Ile marroia du eta buruan txapel berde bat darama beti. Alkandora txuri bat darama eta kapelaren koloreko gorbata bat ere bai. Ibiltzean danbor soinua egiten du. Ey Ey Ey esatea pila bat gustatzen zaio. Bere buruarengan konfiantza ikaragarria du eta umore onekoa da. Pertsonekin egotea gustatzen zaio eta baita jatea ere, horregatik turistak eta hauen jakiak gustuko ditu. Turista hauei otarra lapurtzen ez badie, eguna galdutzat jotzen du. Tristura egoerara iritsi daiteke janaririk topatzen ez badu, bere herritik irtetea pentsatzeraino. Horrela itsutzen den momentu horietan laguntzen dion lagun bat du ondoan: Bubu.[1]
Yogi Hartza | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | William Hanna eta Joseph Barbera | |||
Izenburua | The Yogi Bear Show | |||
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Sasoi kopurua | 3 | |||
Atalak | 52 eta 35 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Sitcoma eta umorezko telesaila | |||
Iraupena | 30 minutu | |||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | William Hanna Joseph Barbera | |||
Konpainia ekoizlea | William Hanna Joseph Barbera | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Hoyt Curtin (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | broadcast syndication (en) American Broadcasting Company | |||
Hasiera-data | 1961eko urtarrilaren 30a | |||
Amaiera-data | 1962ko urtarrilaren 6a | |||
Fikzioa | ||||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Yogi Hartza (ingelesezko jatorrizko izenburua: The Yogi Bear Show) Hanna-Barberak ekoiztutako animazio telesaila da. Lehendabizikoz Huckleberry Hound saioan agertu zen pertsonaia honek bere telesaila lortu eta 1961ean Estatu Batuetako telebista kateek 27 atal igorri zituzten, Euskal Herrian ETB 1ean gero ikusi zirenak[2]
Erreferentziak
- (Gaztelaniaz) Oso Yogui. 2018-08-16 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).
- Yogi Hartza. 2016-06-02 (Noiz kontsultatua: 2018-10-24).