Yevgeny Zamyatin
Yevgeny Ivanovitx Zamyatin (errusieraz: Евге́ний Ива́нович Замя́тин; Lebedian, Lipetsk, 1884ko otsailaren 1agreg./urtarrilaren 20ajul. - Paris, 1937ko martxoaren 10a) errusiar idazlea izan zen. Itsasontzietako ingeniaria zen bizibidez. Ipuin-liburu batekin egin zen ezagun: Uyezdnoye (1911, Probintzia giroko ipuinak). Ondoren eleberri labur bat idatzi zuen, Na kulichkakh (1914, Munduaren bukaeran). Zamyatinen idazkera inpresionista da eta eragin handia izan zuen 1920-1930 bitarteko urteetan Errusiako idazleengan eta, batez ere, «Serapionen Anaiak» literatura taldeko kideengan. Literatura eta politika bereiztearen alde ageri zen bere kritika lanetan. 1924an My (Gu) eleberria argitaratu zuen, Ingalaterran (Errusian inoiz ez zen argitaratu), eta Zamyatinen kontrako jarrerak ugaldu egin ziren Sobietar Batasunean; izan ere, gero Orwellek eta Huxleyk ibiliko zuten bidetik, gizarte komunistaren deshumanizazioaren eta indibidualismoaren satira egin zuen liburu hartan; horregatik, 1932an, eta Gorkiren arartekotzari esker, Errusiatik Parisa joan zen erbesteraturik. Zamyatinenak dira halaber: Ostrovityane (1917, Uhartekoak), eta Ipuin lizunak (1927) ipuin-bildumak, eta Ya boyus (1921, Beldur naiz), saiakera.
Yevgeny Zamyatin | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Евге́ний Ива́нович Замя́тин |
Jaiotza | Lebedyan, 1884ko urtarrilaren 20a (juliotar egutegia) |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna |
Heriotza | Parisko 16. barrutia, 1937ko martxoaren 10a (53 urte) |
Hobiratze lekua | Cimetière parisien de Thiais (en) |
Familia | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | San Petersburgoko Institutu Politeknikoa 1908) |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | zientzia-fikzio idazlea, ingeniaria, satira-idazlea, libretista, gidoilaria, antzerkigilea, idazlea, literatura-kritikaria, eleberrigilea, prosalaria eta iritzi-kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Peter the Great Saint Petersburg State Polytechnical University (en) |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | zientzia-fikzioa satira politikoa dystopian fiction (en) Fikzio espekulatiboa eleberri historikoa antzerkia libretoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Boltxebike |
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yevgeny Zamyatin |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.