Yerupajá

Yerupajá Peruko Huayhuash mendikateko mendi bat da, Andeetan. Lauricocha eta Bolognesi probintzietan kokatuta dago. 6.635 metrora, Peruko bigarren mendirik altuena eta Huayhuash mendikateko garaiena da. Tontorra Amazonas ibaiaren arroko punturik garaiena da, eta lehen aldiz 1950ean igo zuten Jim Maxwellek eta Dave Harrahk, eta bere iparraldeko tontorra (Yerupajá Norte) 1968an Roger Bates eta Graeme Dingle zeelandaberritarrek igo zuten. Bisitari askoren ustez, Yerupajá Hego Amerikako mendirik ikusgarriena da.

Yerupajá
Datu orokorrak
Garaiera6.635 m
Prominentzia2.028 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak10°16′08″S 76°54′19″W
MendikateaHuayhuash mendikatea
Estatu burujabe Peru
Peruko eskualdeaAncash Department
Leku geografikoaAndeak
Mendizaletasuna
Lehen igoera1950

Igoera arrakastatsu gutxi batzuk baino ez dira izan, eskalatzen mendi zailenetako bat delako. Ibilbiderik ezagunena hego-mendebaldekoa da. Hurbilketa, normalean, Huarazetik hegoalderantz egiten da Chiquian eta Jahuacochatik.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.