Yemengo Gerra Zibila
Yemengo Gerra Zibila 2014an Al-Hadi presidentearen aurka jasandako estatu kolpearen ondorioz Yemengo Errepublikan gertatzen den gatazka armatua da. Bi alde liskartuta eta erradikalizatuta daude Yemengo Gobernua lortzeko asmotan.[1] Hegoaldeko mugimendu separatistek eta Al-Hadiren gobernuarekiko leialak diren indarrek, Adenen egoitza dutenek, gatazkan sartu ziren gudari huthiekin eta Saleh presidente ohiaren aldeko indarrekin.[2] Arabiar Penintsulako Al-Kaida erakundeak eta Irakeko eta Sortaldeko Estatu Islamikoak ere parte hartu dute gatazkan, AQAPk barnealdeko lurralde batzuk eta kostaldeko tarteak kontrolatu zituen.
Yemengo Gerra Zibila | ||
---|---|---|
Mota | gerra zibil | |
Honen parte da | Yemeni Crisis (en) eta Iran–Saudi Arabia proxy conflict (en) | |
Data | 2014ko irailaren 16a | |
Kokaleku | Yemen Najran Province (en) | |
Herrialdea | Yemen | |
Parte-hartzaileak | Ali Mohsen Al-Ahmar Khaled Bahah (en) Ahmad Asiri (en) Hamoud Saeed Al-Makhlafi (en) Abdul-Malik al-Houthi (en) Abdrabbuh Mansour Hadi (en) Ali Abdullah Saleh Mahmoud al-Subaihi (en) Mohammed Ali al-Houthi (en) Abdullah Yahya Al-hakim (en) Abdul-Hafez al-Saqqaf (en) Hussein Khairan (en) Mohammed Ali Al-Maqdashi (en) Ali Nasser Hadi (en) Ahmed Ali Salem Bahaj (en) Q20390543 Q20411748 Nayef al-Bakri (en) Popular Resistance Committees (Yemen) (en) | |
Kausa | Battle of Aden Airport (en) | |
Honen ondorioa | Saudi-led intervention in the Yemeni civil war (en) emigrazio | |
Osatuta | ||
Testuinguru horretan, atzerriko esku-hartze militar bat dago abian — Ekaitz Erabakigarria Operazioa izenekoa[3] —. 2015eko martxoaren 25ean estatu arabiarren koalizioak, Saudi Arabiak gidatuta, bere ondoko Yemen lurraldean aireko eta lurreko kanpaina bati ekin zionean hasi zen, ustez Iranek babestutako eta armatutako indar huthiei aurre egiteteko.[4] Koalizioaren erasoak gorabehera, biktima gehienak zibilak dira.
Abuztuaren 18an, Amnistia Internazionalak (AI) Yemengo biztanleria zibilaren aurkako gerra krimenak egiten zirela eta al-Hadiren aldeko indarrak zirela horien erantzuleak zirela salatu zituen. Txostena sostengatzeko, AIk zortzi aire-erasoren ebidentziak aurkeztu zituen, 141 zibil hil eta 101 zauritu zituztenak. Bi aldeek multzo-koheteak, morteroak eta artilleria erabiltzen dituzte arma gisa, zehaztugabetzat jotzen direnak eta jende asko bizi den eremuetan helburuak bereiztea ahalbidetzen ez dutenak. Horregatik, AIk NBEko Giza Eskubideen Batzordeari ustezko krimen horiek ikertzeko batzorde independente bat sor zezala eskatu zion.[5]
Europako Batzordeak 2018ko abenduan zabaldutako txosten baten arabera, 60.000 pertsona hil ziren gatazkan.[6] 2021eko amaierako, NBEren arabera, jada 377.000 ziren.[7]
2022ko apirilaren 2an, NBEk bi hilabeteko su-etena negoziatu zuen Yemengo gerra-egileen artean, huthien kontrolpeko eremuetara erregaia inportatzea ahalbidetuko zuena, baita Sanatik Jordaniara eta Egiptora doazen hegaldi batzuk ere. 2022ko apirilaren 7an, Hadiren gobernua desegin egin zen, eta Presidentearen Lidergo Kontseiluak (PLC) Yemengo Errepublikaren agintea hartu zuen, Hegoaldeko Trantsizio Kontseilua bere gobernu berrira gehituz. NBEk 2022ko ekainaren 2an iragarri zuen su-etena bi hilabetez luzatu zela.[8]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Asher, Orkaby. (2015-3-25). «Houthi Who?» Foreign Affairs.
- (Ingelesez) «Rebels Seize Key Parts of Yemen’s Third-Largest City, Taiz» The New York Times 2015/03/23.
- (Ingelesez) «Saudi ‘Decisive Storm’ waged to save Yemen» Al Arabiya.
- (Gaztelaniaz) «Rebeldes hutíes viajaron a Irán para solicitar al régimen persa más apoyo militar» InfoBAE.com 2015/10/06.
- (Gaztelaniaz) «Amnistía Internacional alerta de crímenes de guerra contra civiles en Yemen» La Vanguardia 2015-08-18.
- (Gaztelaniaz) «La cifra de muertos en Yemen podría ser 6 veces mayor que la del último recuento oficial» RT en Español.
- (Gaztelaniaz) Europa Press. (2021-11-23). La ONU eleva a 377.000 las víctimas de la guerra de Yemen y pronostica más de un millón en una década. .
- (Ingelesez) al-Sakani, Ali. (2022/6/2). «Yemen truce extended for two months, but warring sides far apart» Al Jazeera.