Yehuda Amichai

Yehuda Amichai (hebreeraz: יהודה עמיחי; Würzburg, 1924 Jerusalem, 2000) israeldar poeta izan zen.

Yehuda Amichai

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLudwig Pfeuffer
JaiotzaWürzburg, 1924ko maiatzaren 3a
Herrialdea Alemania
 Israel  (1948ko maiatza -
HeriotzaJerusalem, 2000ko irailaren 22a (76 urte)
Hobiratze lekuaSanhedria Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: minbizia
Hezkuntza
HeziketaJerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Hizkuntzakhebreera
alemana
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, eleberrigilea, hezitzailea, antzerkigilea eta itzultzailea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn
Jerusalemgo Unibertsitate Hebrearra
Jasotako sariak
KidetzaAlemaniako hizkuntza eta literatura akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Genero artistikoaeleberria
olerkigintza
drama
Zerbitzu militarra
Adar militarraBritainia Handiko Armada
Parte hartutako gatazkakBigarren Mundu Gerra
1948ko Arabiar-israeldar Gerra

Musicbrainz: d1cab759-797a-44d6-a02b-057d2621c0b9 Find a Grave: 88891545 Edit the value on Wikidata

Bizitza

1935ean Palestinara emigratu zuen eta han amaitu zituen ikasketak. Independentziako gerran parte hartu zuen. Bera idazten hasi zenean abertzaletasun sutsuena igaroa zen eta «Estatuko belaunaldia» izenez ezagutzen den joeraren barruan idatzi zuen. Poesiaren gai unibertsalak eta egunerokotasunari lotuak dira joera horrek erabiltzen zituen gai nagusiak. Shlonski buru zela, aurreko belaunaldiak balio heroikoak goraipatu baldin bazituen, Amichairen poesiak kutsu antimilitarista zuen batzuetan. Bere belaunaldiko beste poeta gazte batzuekin Liqrat (Elkartzera) taldea osatu zuen. Bere lehen liburuan, Orain eta beste egun batzuetan (1955) giza bizitza, esperientzia eta zoriona izan ziren bere ardura nagusiak. Geroagoko lanetan, Bi itxaropenen urruntasunean (1958), Denbora (1977) eta Amodiozko poemak (1981) lanetan, esaterako, gizonen eta emakumeen, gurasoen eta seme-alaben arteko eguneroko harremanak, tristura eta abar landu zituen. Bizitza praktikoaren hizkera, eguneroko gauzak, argota, poesiaren gai egin zituen. Prosazko lanak ere idatzi zituen, esate baterako Ez hemengoa eta ez oraingoa (1963), eta baita antzerkiak ere: Niniverako bidaia (1962) eta Kanpaiak eta trenak (1968).

Erreferentziak

    Kanpo estekak

    This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.