Yedioth Ahronoth
Yedioth Ahronoth (hebreeraz: ידיעות אחרונות, Yedi'ot Aharonot; euskaraz: «azken berriak») Israelgo egunkari beteranoa da, 1970eko hamarkadatik aurrera herrialdeko hebreerazko egunkaririk salduena dena.
Yedioth Ahronoth | |
---|---|
Mota | egunkari eta argitaletxe |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | hebreera eta ingeles |
Formatua | tabloide |
Banaketa | |
Maiztasuna | 1 egun |
Historia | |
Sortzailea | Jehuda Mozes (en) eta Gershom Komarov (en) |
Zuzendaria | Dov Eichenwald (en) |
Erredaktoreak | Neta Livne (en) |
yediot.co.il | |
Historia
1939an sortu zuen Nachum Komarovek, eta handik gutxira Yehuda Mozesek erosi zuen. Bere lehen editore administratiboa Noah Mozes izan zen, Yehuda Mozesen semea.
1948an, kazetari-talde handi bat eta Azriel Carlebach buru zuten pertsonal-kideak, une horretan editorea zena, egunkaritik joan ziren beste bat osatzeko, Yedioth Maariv izenekoa, ondoren Maariv bezala ezagutua.[1] Carlebachen ordez Herzl Rosenblum jarri zuten. Mugimendu honek etengabeko borroka hasi zuen egunkari bien artean tirada eta prestigioa lortzeko.
Gaur egun, egunkariaren buru Noah Mozesen semea da, Arnon Mozes. Hainbat urtez Herzl Rosenblum-en semeak, Moshe Vardik, argitaratu zuen eta 2005ean Rafi Ginatek ordezkatu zuen.[2]
Erreferentziak
- (Ingelesez) Kershner, Isabel. (2012-10-4). «Political and Market Forces Hobble Israel's Pack of Ink-Stained Watchdogs» The New York Times.
- (Hebreeraz) Amior, Hanan. (2005-5-1). «האיש הנפוץ ביותר» HaAyin HaShevi'it.