Yasushi Inoue

Yasushi Inoue (Asahikawa, Hokkaido, Japonia, 1907ko maiatzaren 6a - Tokio, Japonia, 1991ko urtarrilaren 29a) japonierazko eleberrigilea izan zen. Fikzio historikoa landu zuen bereziki. Zentzu horretan nabarmentzekoa da Tempo no iraka nobela (1957, Tempoko teilatuko teila), zeinean zorroztasunez deskribatu baitzuen Tang dinastiaren kulturako tresnak atzera Japoniara ekartzeko VIII. mendean Txinara joan ziren monjeen drama.

Yasushi Inoue

Bizitza
JaiotzaHokkaido, 1907ko maiatzaren 6a
Herrialdea Japonia
Lehen hizkuntzajaponiera
HeriotzaTokio, 1991ko urtarrilaren 29a (83 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Fumi Inoue (en) Itzuli  (1935 -
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaKyotoko Unibertsitatea
Kyushu University (en) Itzuli
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta eta gidoilaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0409327 Allocine: 520909 Edit the value on Wikidata

Mundu modernoko bakardadea da Inoueren lehen nobelaren gaia, Ryoju (1949, Ehiza eskopeta); oso harrera ona izan zuen. Horren ondoren Togyu (1949, Zezenketa) kaleratu zuen. Bigarren nobela horrekin bere fama handia lortu eta Akutagawa saria irabazi zuen. Tun-Huang (1959) nobelan XI. mendeko Txina islatu zuen eta Tun-Huang leize-zuloetan ezkutatutako altxorrak berpiztu zituen. Beste liburu arrakastatsu batzuk: Hyoheki (1956, Izotzezko horma), Futo (1963, Haizea eta uhinak), Saiiki monogatari (1969, Samarkandaz haraindiko bidaia). Kontakizun laburrak Auri gisakka no shogai (1951, Faltsutzailea) eta Lou-Lan (1959). Inouek Japoniako literatura sari garrantzitsu guztiak irabazi zituen, eta 1976an Kulturaren Ordena jaso zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Yasushi Inoue Aldatu lotura Wikidatan
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.