Yasmin Lee
Yasmin Lee (Thailandia, 1983ko ekainaren 3an) aktore porno eta modelo transexual estatubatuarra da.
Yasmin Lee | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Yasmin Kosal Sim |
Jaiotza | Bangkok, 1983ko ekainaren 3a (40 urte) |
Herrialdea | Thailandia Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | Thailandiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Thailandiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktore pornoa, modelo erotikoa eta casting zuzendaria |
Pisua | 63 kilogramo |
Altuera | 180 zentimetro |
yasminleeblog.com | |
|
Yasmin Lee thailandiar, kanbodiar eta txinatar jatorrikoa da. Kanbodiako iheslarien familia batean jaio zen. Bere gurasoak Thailandiatik Filipinetara joan ziren bizitzera, Kaliforniako Orange Countyn kokatu baino lehen. 18 urte zituenean Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadan sartu zen, baina berehala utzi zuen armada bere sexualitateagatik jasandako jazarpenagatik eta drag queen eta makillatzaile hasi zen. Hollywoodeko aktoreen eta bideoklipetako makillatzailea izan zen. Trantsizioa hasi zuenean, diskriminazio transfobikoaren beldur zela, makillatzaile lana utzi eta film pornografikoen platoetako laguntzaile bezala egin zuen lan. Ondoren, film pornografikoen casting-zuzendaria izan zen eta azkenik aktore porno hasi zen. Yasmin hainbat film pornotan agertu da eta AVN Sarietarako bi izendapen jaso ditu bere lan-ibilbidean.
Film pornografikoez gain, zenbait film ez-pornografikoetan aritu da aktore, 2011ko beldurrezko Red Ice filman, 2011ko The Hangover Part II komedian eta 2015eko Promoted filman, hain zuzen.