Jassir Arafat
Mohammed Jassir Abdel Rahman Abdel Raouf Arafat al-Qudwa (arabieraz: محمد ياسر عبد الرحمن عبد الرؤوف عرفات), ezagunagoa Jassir Arafat izenaz[1] (arabieraz: ياسر عرفات , Yāsir `Arafāt, Jaser edo Jasser idazten da batzuetan) eta Palestinan Abu Ammar (1929ko abuztuaren 24a - 2004 azaroaren 11) politikari palestinarra izan zen. Israelen kontrako ekintza armatuak egin zituen, geroago Palestinako Aginte Nazionaleko burua izatera iritsi zen. Bakea lortzeko egindako saiakerengatik, Isaac Rabin eta Shimon Peresekin batera Bakearen Nobel saria lortu zuen 1994an.
Jassir Arafat | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1996ko maiatzaren 16a - 1998ko abuztuaren 9a ← Q89826759 - Q25454025 →
1994ko uztailaren 5a - 2004ko azaroaren 11 - Rawhi Fattouh (en) →
1989ko apirilaren 2a - 2004ko azaroaren 11 ← baliorik ez - Mahmoud Abbas →
1969ko otsailaren 4a - 2004ko urriaren 29a ← Yahya Hammuda (en) - Mahmoud Abbas → | |||||||||
Bizitza | |||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | محمد ياسر عبد الرحمن عبد الرؤوف عرفات | ||||||||
Jaiotza | Kairo, 1929ko abuztuaren 4a | ||||||||
Herrialdea | Palestina | ||||||||
Bizilekua | Mughrabi Quarter (en) | ||||||||
Talde etnikoa | Arabiarra | ||||||||
Lehen hizkuntza | arabiera | ||||||||
Heriotza | Hôpital d'instruction des armées Percy (en) eta Clamart, 2004ko azaroaren 11 (75 urte) | ||||||||
Hobiratze lekua | Mukata | ||||||||
Heriotza modua | : garuneko odoljarioa autoimmune thrombocytopenic purpura (en) | ||||||||
Familia | |||||||||
Ezkontidea(k) | Suha Arafat (en) (1990eko uztailaren 17a - 2004ko azaroaren 11) | ||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||
Hezkuntza | |||||||||
Heziketa | Kairoko Unibertsitatea (1944 - 1950) gradu : Herri-lan ingeniaritza | ||||||||
Hizkuntzak | arabiera ingelesa | ||||||||
Jarduerak | |||||||||
Jarduerak | politikaria eta ingeniari zibila | ||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||
Gradua | komandante buru | ||||||||
Parte hartutako gatazkak | 1948ko Arabiar-israeldar Gerra | ||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||
Erlijioa | sunismoa | ||||||||
Alderdi politikoa | Al-Fatah | ||||||||
| |||||||||
1969an Palestinaren Askapenerako Erakundea sortu zuen, baita bertako talde garrantzitsuena izan zen Al Fatah alderdia ere. 1993an Osloko Hitzarmena sinatu zuen Israelekin, eta hortik sortu zen Palestinako Aginte Nazionaleko buru izan zen 1996tik bere heriotza eguneraino. Nazioarteko pertsonaiarik ezagunenetarikoa izan zen XX. mendearen bigarren erdian; askorentzat bere herriaren askatasun ikur eta gidari izan zen, baina beste askok terrorista odolzaletzat zuten. Arabiarren artean joera gogorrenekoek Israelen aurrean izandako balizko malgutasun gehiegia salatu zioten. Horrez gain, bere agintaldiko azken urteetan argi geratu zen Aginte Nazionalaren inguruan zegoen ustelkeria maila handia.
Jatorria
Oihal saltzaile famatu baten semea izan zen. Berak zioenez, Jerusalemen jaio zen 1929ko abuztuaren 4an, baina argitara atera den jaiotze agiri baten arabera, baliteke Arafat Kairon edo Gazan jaio izana, abuztuaren 24an.
Kairoko unibertsitatean ingeniaritza ikasi omen zuen. 1956-1965 bitartean Kuwait eta Egipton lan egin zuen. Suezko krisian parte hartu zuen Frantzia eta Erresuma Batuaren aurka. Ondoren ejertzitoan sartu zen eta etxegintzako enpresario izan zen.
Talde palestinarrak
Bigarren Mundu Gerraren amaieran Palestinako arabiarren mugimenduan sartu zen, Britainia Handiaren mandatuan estatu arabiarra sortzeko asmoz. Horrek sionismoaren aurka jarri zuen erabat. 1969an Al-Fatah eta Palestinaren Askapenerako Erakundea gidatzera iritsi zen. Bere helburua Israelen aurka borrokatzea zen beraien lurraldean ekintza terroristak eginez, baita gainerako estatu arabiarren nahi anexionistei aurre egitea ere.
Mendebaldeko herriek gaitzetsi egin ohi zuten gehienetan, terrorismoarekin zuen lotura zuzena zela eta. Hala ere, momentu batzuetan bakezaletasunaren ikur ere bihurtu zen, besteak beste Nazio Batuen Erakundearen aurrean egin zuen hitzaldi famatuaren ondoren.
Tunisia
1982an Israelek Libano hegoaldea erasotu zuen, bertan zeuden talde palestinarren borroka gunean deusezteko. Orduan Tunisian erbesteratu behar izan zen, PAEko buruzagi eta borrokalari gehienekin batera. 1988an Gaza, Zisjordania eta Jerusalem ekialdean Intifada deituriko altxamendua burutu zuten bertako ekintzaile palestinarrek.
Arafatek mugimendu hori gidatu nahi izan zuen, eta sinbolikoki Palestinako estatua aldarrikatu zuen. 60 herrialdek baino gehiagok onartu zuten estatu hori, nahiz eta nazioarteko aldaketa berriek (SESBen porrota, Golkoko Gerra...) taktika berriak eskatzen zituzten: Israelekin bake akordiora heltzea.
Israelekin bakea
AEBren ekinbidez bake prozesu bat abian jarri zen Israel eta Palestinaren arteko bakea lortzeko. Washingtoneko Camp Daviden egin ziren akordio horien ondorioz, Arafat Palestinara itzuli zen, Palestinako Aginte Nazionala gidatzeko (hasieran Gaza eta Jerikon zeukan aginpidea soilik).
Akordioak zailtasun eta atzerapen ugari izan zuen, bereziki gai korapilatsuak zirela eta (Jerusalemen egoera, errefuxiatu palestinarrak...). Horiek, eta alde biek beraien baitan zeuzkaten muturreko taldeek prozesua pikutara eraman zuten.
Palestinako lehendakari
1996an egindako hauteskundeetan botoen % 87 lortuta, Aginte Nazionaleko buruzagitzara iritsi zen. 2001tik aurrera, Ramalako egoitzan itxita egon zen, Israelgo armadaren erasoaren mehatxuei aurre eginez. Horrek nazioartean haren irudia indartzeko balio izan zuen (erresistentzia baketsua bultzatzen zuela aditzera emanez) eta ezkutatu egin zuen nolabait 2000ko Intifada lehertzean izan zuen erantzukizuna.
Heriotza
2004an gaixorik eta azkenetan zela, Frantziara eraman zuten, bere emazte eta alaba bakarra erbesteratuta zeuden lekura. Paris ondoko Clamart ospitale militarrean sartu zuten urriaren 29an, eta azaroaren 3an koman erori zen.
Azaroaren 11 goizaldean hil zen. Zurrumurru batzuen arabera, Arafat HIESak jota hil zen.[2] Horrez gainera, bera hildakoan bere ustezko homosexualitatearen gaineko esamesak hedatu ziren. Edonola ere, kausa ezezaguna da baina onartuena pozoia izan zen.[3]
Erreferentziak
- EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
- BBC News. (2005-9-8). Cause of Arafat death 'unknown' Medical records of former Palestinian leader Yasser Arafat appear to show that doctors could not determine the underlying cause of his death.. .
- Kapeliouk, Amnon. (2005-11-2). «Yasser Arafat a-t-il été assassiné?» Le Monde diplomatique.
Kanpo estekak