Yarmuk (ibaia)
Yarmuk edo Yarmouk (arabieraz: نهر اليرموك, Nahr Al-Yarmuk; hebreeraz: נהר הירמוך, Nahar HaYarmukh; antzinako grezieraz: Ἱερομύκης, Hieromýkēs; latinez: Hieromyces edo Heromicas) Jordan ibaiaren ibaiadarrik handiena da. 70 kilometro luze da, eta 475 milioi m³ ditu urtean.[1] Hauran goi-lautadako ura biltzen du eta Galileako itsasoaren eta Itsaso Hilaren arteko Jordanen hiru ibaiadar nagusietako bat da. Besteak Zarqa (garai batean Jaboc) eta Arnon ibaiak dira, biak hegoaldean.
Yarmuk (ibaia) | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 57 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 32°42′32″N 35°41′36″E |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 7.000 km² |
Ur-emaria | 2,6 m³/s |
Lakuak | Al-Wehda Reservoir (en) |
Bokalea () | Jordan |
Bere ibilbidearen zatirik handienean, Yarmuk ibaiak iparraldean Siria eta hegoaldean Jordania arteko muga osatzen du, eta Jordango haranetik gertu Israel eta Jordaniaren arteko muga egiten du.[2] Golango gainen hegoaldeko muga da. 636an musulmanek Bizantziar Inperioa garaitu zuten Yarmukeko gudu garrantzitsua ibaiaren hegoaldean gertatu zen.
Erreferentziak
- (Ingelesez) Soffer, Arnon. (1994). Jad Isaac & Hillel Shuval ed. Water and Peace in the Middle East. Amsterdam: Elsevier Science B. V., 108 or. ISBN 0-444-81464-7..
- (Ingelesez) Encyclopædia Britannica. Yarmūk River. .