Yannis Ritsos
Yannis Ritsos (grezieraz: Γιάννης Ρίτσος; Monembasia, Peloponeso, 1909ko maiatzaren 1a - Atenas, 1990eko azaroaren 11) greziar poeta izan zen.
Yannis Ritsos | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Γιάννης Ρίτσος |
Jaiotza | Monemvasia (en) , 1909ko maiatzaren 1a |
Herrialdea | Grezia |
Lehen hizkuntza | greziera |
Heriotza | Atenas, 1990eko azaroaren 11 (81 urte) |
Hobiratze lekua | Monemvasia (en) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | greziera greziera modernoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, antzerkigilea, itzultzailea eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Nazio Askapenerako Frontea |
Mugimendua | errealismoa surrealismoa Thirties Generation (en) |
Izengoitia(k) | Πέτρος Βελιώτης |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Greziako Alderdi Komunista |
Maiakovskiren futurismotik abiatu zen, Traktorea obraz (1934). 1936tik aurrera, bide argiagoak aukeratu zituen eta konpromisozko literaturari ekin zion. Komunista zen, eta nazien aurkako erresistentzian eta Greziako gerra zibilean parte hartu zuen. Kartzelan eta erbestean egon zen luzaroan. Obra nagusiak: Nire arrebaren kantua (1937), zeina askatasunaren aldeko kantu bihurtu baitzen Metaxasen diktadurapean, Proba (1943), Sonata ilargiaren argitan (1956) eta Greziako mitologiako pertsonaietan oinarrituriko obrak: Oreste (1963). 1977an, Lenin saria eman zioten.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.