Yang Shangkun
Yan Shangkun (Tongnan konderria, 1907ko abuztuaren 3a - Pekin, 1998ko irailaren 14a) txinatar politikaria izan zen. Txinako Herri Errepublikako 4. presidentea izan zen 1988tik 1993ra.
Yang Shangkun | |||||
---|---|---|---|---|---|
1988ko apirilaren 9a - 1993ko martxoaren 27a ← Li Xiannian - Jiang Zemin →
1979 - 1981 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Tongnan konderria, 1907ko uztailaren 5a | ||||
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika | ||||
Heriotza | Pekin, 1998ko irailaren 14a (91 urte) | ||||
Familia | |||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Shanghai University (en) Moscow Sun Yat-sen University (en) The Affiliated High School of Sichuan University (en) | ||||
Hizkuntzak | txinera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta iraultzailea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Zerbitzu militarra | |||||
Adar militarra | Askapenerako Herri Armada | ||||
Gradua | jeneral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Alderdi politikoa | Txinako Alderdi Komunista |
Zientzia politikoa Shanghaiko Unibertsitatean eta filosofia marxista eta taktika iraultzaileak Moskuko Sun Yat-Sen Unibertsitatean ikasi zituen. Bigarren Txina-Japonia Gerran, Liu Shaoqirekin batera aritu zen Japoniako lineen atzean, eta 1941ean Mao Zedongen laguntzaile pertsonal izendatu zuten.
1945 eta 1965 artean Txinako Alderdi Komunistaren Bulego Nagusiko zuzendaria izan zen eta 1945etik 1956ra Batzorde Militar Zentraleko idazkari-nagusia. Hamabi urte eman zituen preso Iraultza Kulturalean, eta 1978an politikara itzuli zen, Deng Xiaopingen aliatu gisa eta Mao hil ondoren alderdi komunistan nagusi izan zen Zortzi Zaharretako bat bezala.
Guangzhouko alkatea izan zen 1979tik 1981era, eta Batzorde Militar Zentrala zuzendu zuen 1981etik 1989ra. 1989tik 1993ra izan zen herrialdeko presidente, eta erreforma ekonomikoa defendatu zuen, nahiz eta edozein erreforma politikoren aurka agertu. Hasierako zalantza batzuen ondoren, Tiananmen plazako protestak zapaltzearen arduradunetako bat izan zen.