Yamcha

Yamcha (jatorrizko japonieraz ヤムチャ edo Yamucha ?) Dragoi Bola manga eta animeko fikziozko pertsonaia da. Izen hau kantonerazko Yum cha hitzetik dator, tea edan esan nahi duelarik. Mendebaldera bidaia nobela klasiko txinatarreko Sha Wujing pertsonaiaren baliokidea da.

Orri honetako testu zati batzuk japoniar idazkerarekin idatzita daude.
Euskarri eleaniztun egokirik gabe, galdera
ikurrak ikusiko dituzu kanji edo kana karaktereen ordez.
Yamcha
ヤムチャ edo Yamucha
Sexua Gizonezkoa
Jaiotze data 733. urtea
Jatorria Mangan
Lehen agerraldia 1. liburukia, 7. atala (manga)
Dragoi Bolako 5. atala (animea)
Arraza Lurtarra
Senideak
Teknikak
  • Bukūjutsu
  • Kame Hame Ha
  • Rōgafūfūken (Otso hagin ukabila)
  • Sōkidan
Ahotsa Japonia Tōru Furuya
Euskal Herria

Biografia

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Hasieran Yamcha basamortuko bidelapurrik famatuena zen, bere eremutik igaro nahi zuenari zerga bat ordainarazten zion. Beti bere lagun onenarekin zegoen, Puar izeneko izaki bitxi bat. Bere ahulgunea neska gazte ederrak ziren, beldur izugarria zien. Goku eta lagunak bere desertutik pasa zirenean, Son Gokurekin borroka egin zuen, eta ia irabazi, Bulma ikusi zuen arte. Momentu horretan dardarka hasi zen eta ihes egitea beste erremediorik ez zuen izan, inongo zergarik jaso gabe.

Honen ondoren Dragoi Bolen berri izan zuen, Goku, Bulma eta Oolongi jarraika ibili zen. Nahiz eta etsaiak izan, behin baino gehiagotan Gokuri laguntzera behartuta ikusi zen. Yamcharen helburua bolak ostea zen guztiak bilduta zeudenean eta gero Shenron dragoiari gurari bat eskatzea: neskei zien beldurra desagerraraztea. Yamchak eta Puarrek Son Gokuri isatsa moztu zioten gorila erraldoi bihurtu zenean. Ez zuen bolak lapurtzeko helburua lortu, baina neskei zien ikara gainditzea lortu zuen eta Bulmarekin bizitzera joan zen.

Arte Martzialen 21. Mundu Txapelketan parte hartu zuen, azken faseko 8 finalisten artean sartuz. Hala ere final laurdenetan Jackie Chunen aurka galdu zuen.

Gokuk Zapi Gorridun Armadaren base nagusia erasotzen duenean Iratxo Dortoka, Bulma eta gainontzekoekin batera laguntzeko asmoarekin joan zen. Baina heldu orduko Gokuk garaitu zituen armadako kide guztiak. Gokuk behar zuen azken bola Dragoi Radarrean agertzen ez zenez Baba Igarlearengana joaterakoan lagundu egin zion. Igarlearen zerbitzuak lortzeko 5 borrokalari garaitu behar ziren. Yamcha Gizon Ikusezinaren aurka borrokatu zen. Bulma eta Iratxo Dortokaren laguntzaz hau garaitzea lortu zuen, izan ere, Krilinek Bulmaren titiak erakutsi zizkion Muten Ro maisuari eta honek izandako odol jarioa Gizon Ikusezinaren gainera erori zen, azken hau ikusgarri bihurtuz. Hurrengo borrokaldian Momiak irabazi zuen.

Txapelketa hau bukatzean Iratxo Dortokaren ikasle bihurtu zen. 3 urteko entrenamenduaren ondoren Arte Martzialen 22. Mundu Txapelketan parte hartu zuen. Berriz ere azken fasera iritsi zen, baina zoritxarren Mikerroiren ikaslea zen Ten Shin Hanen aurka galdu zuen. Honek belauna apurtu zion borroka amaieran, eta horregatik ezin izan zuen Satan Bihotz Txikiren aurkako borrokan lagundu.

Arte Martzialen 23. Mundu Txapelketan ere parte hartu zuen. Oraingoan ere azken fasera heldu zen, baina berriz ere final-laurdenetan galdu zuen, kasu honetan Shenen aurka.

Goku Raditzen aurkako borrokan hiltzean, Ahalguztidunak Yamcha, Krilin, Ten Shin Han eta Chaoz entrenatzea erabakitzen du espazioko gerlarien aurkako gudarako prest egoteko. Vegeta eta Nappa heltzean Saibaiman batek hiltzen du, hau hil zorian zegoen, baina bere buruaz beste egitea erabakitzen du Yamcha Beste Mundura bidaliz. Hilda zegoela Kaitorekin entrenatu zen Satan Txiki, Ten Shin Han eta Chaozekin batera. Freezerren aurkako borrokaren ondoren Dragoi Bolen bitartez berpiztua izan zen. Androideen etorreran Zibor 19k larriki zauritu zuen, hil zorian geldituz. Cellen jokoan ikusle arrunt bat baino ez zen izan. Honen ondoren borrokalari bizitza utzi zuen. Booren sagan ez zuen ia agerraldirik izan.

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.