Yambo Ouologuem
Yambo Ouologuem (Bandiagara, 1940ko abuztuaren 22a - Sévaré, 2017ko urriaren 14a) maliar idazlea izan zen.
Yambo Ouologuem | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bandiagara (en) , 1940ko abuztuaren 22a |
Herrialdea | Mali |
Heriotza | Sévaré, 2017ko urriaren 14a (77 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Henrike IV.a lizeoa École normale supérieure |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, eleberrigilea eta irakaslea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Utto Rodolph |
Genero artistikoa | eleberri historikoa |
Dogon eskualdeko Maliko familia aristokrata batean jaio zen. Ingelesa, frantsesa eta espainieraz gain, Afrikako hainbat hizkuntza ikasi zituen. 1960an Parisera joan zen soziologia, filosofia eta ingelesa ikastera Henri IV.a lizeoan eta Clarendongo lizeoan irakatsi zuen filosofiako doktoretza prestatzen ari zela. 1970eko hamarkadan Malira itzuli zen eta Sévaré-ko gazte-zentro bat zuzendu zuen. Bere bizitzako azken etapa marabut izan zen eta islamiar bizitza isolatua eraman zuen.
Le devoir de violence eleberriaren arrakasta handiaren ondoren, polemika handia izan zen, Graham Greeneren It's a Battlefield eleberria plagiatu izana leporatu baitzioten. Liburua debekatuta egon zen Frantzian hainbat urtez.
Lanak
- Le devoir de violence, 1968, Renaudot Saria
- Lettre à la France nègre, 1969
- Les Mille et une bibles du sexe, 1969