Yakov Malkiel
Yakov Malkiel (Kiev, 1914ko uztailaren 22a - Berkeley, Kalifornia, 1998ko apirilaren 24a) estatubatuar filologoa eta hizkuntzalaria izan zen, jatorriz judua.
Yakov Malkiel | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kiev, 1914ko uztailaren 22a | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | ||
Heriotza | Berkeley (Kalifornia), 1998ko apirilaren 24a (83 urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | María Rosa Lida de Malkiel | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Berlingo Humboldt Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | hizkuntzalaria, etymologist (en) , filologoa eta erromanista | ||
Lantokia(k) | Berlin | ||
Enplegatzailea(k) | Kaliforniako Unibertsitatea Berkeleyn | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia |
Filologia semitikoa, eslaviarra eta erromanikoa ikasi zituen Berlinen (1933-1938), eta han lortu zuen doktoregoa 1938an. 1940an Estatu Batuetara ihes egitea lortu zuen. Kaliforniako Unibertsitatean, 1947an, Romance Philology aldizkari ospetsua sortu zuen, eta 1965ean Ameriketako Elkarte Linguistikoko presidente izan zen.
Dena dela, Malkiel hizkuntzalaritza historikoaren eta diakronikoaren, hizkuntza erromanikoen eta hizkuntzalaritzaren inguruan egindako lanengatik da ospetsu. Kritika lan ugari egin zuen, eta argitaratzaile gisa ere lan egin zuen. 1988an Malkielen lanaren bibliografia analitiko bat argitaratu zen, eta bere lan zientifikoak ere aurrera jarraitu zuen 1990eko hamarkadaren hasiera arte; osasun arazo larriak izan zituen, eta ikerketak utzi behar izan zituen.
Lan nagusiak
- Development of the Latin Suffixes -antia and -entia in Romance Languages. Berkeley: University of California Press, 1945.
- The Derivation of Hispanic fealdad(e), fieldad(e), and frialdad(e). Berkeley: University of California Press, 1945.
- Three Hispanic Word Studies. Berkeley: University of California Press, 1947.
- Hispanic algu(i)en and Related Formations. Berkeley, University of California Press, 1948.
- The Hispanic Suffix (i)ego. Berkeley: University of California Press, 1951.
- Studies in the Reconstruction of Hispano-Latin Word Families. Berkeley: University of California Press, 1954.
- Essays on Linguistic Themes. Oxford : Blackwell, 1968.
- Patterns of Derivational Affixation in the Cabraniego Dialect of East-Central Asturian. Berkeley: University of California Press, 1970.
- Etymological Dictionaries: A Tentative Typology. Chicago: University of Chicago Press, 1976.
- A Tentative Autobibliography. Berkeley: University of California Press, 1988.
- Etymology. Cambridge: Cambridge University Press, 1993.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017-05-30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.