Yakintza
Yakintza 1933an, Gipuzkoako Aldundian, Euskaltzaleak elkartearen babespean, sortu zen euskal kultura-aldizkaria izan zen.
Yakintza | |
---|---|
Mota | Euskal kultura |
Fitxa teknikoa | |
Hizkuntza | euskara, gaztelania |
Argitaratze lekua | Donostia, Gipuzkoa EH |
Argitaletxea | Gipuzkoako Foru Aldundia |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Euskal Herria |
Maiztasuna | bihilabetekaria |
Historia | |
Ideologia | Euskaltzalea |
Zuzendaria | Jose Ariztimuño |
Euskaraz eta gaztelaniaz ateratzen zen, bi hilabetez behin. Jose Ariztimuño Olaso («Aitzol» ezizena zuena) izan zen zuzendaria. Hogeita bat ale atera ziren; 1936ko maiatz-ekainekoa izan zen azkena. Gerra aurreko Pizkunde mugimenduaren aldizkaria izan zen.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
- Kortazar, Jon (1995): Euzkerea eta Yakintza aldizkarietako olerkigintza, Labayru.
Ikus gainera
- Euskal-Erria aldizkaria.
- Euskal-Esnalea aldizkaria.
- Euskalerriaren Alde aldizkaria.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.