Yahya Khan
Agha Muhammad Yahya Khan (urduz: آغا محمد یحییٰ خان; Chakwal, Britainiar Raj, 1917ko otsailaren 4a - Rawalpindi, 1980ko abuztuaren 10a) pakistandar militar eta politikaria izan zen. Pakistango 3. presidentea izan zen 1969tik 1971ra.
Bigarren Mundu Gerran Indiako Britainiar Armadako kide bezala parte hartu zuen. 1947an Indiaren banaketaren ondoren, Pakistango nazionalitatea aukeratu zuen. 1965eko India-Pakistan gerra eragin zuen Indiako Kaxmirreko ezkutuko infiltrazioan parte hartu zuen.
1966an armadako buru izendatu zuten eta 1969ko martxoan Ayub Khan ordezkatu zuen presidentetzan. Gerra-legea ezarri eta konstituzioa bertan behera utzi zuen.
1970eko hauteskundeak irabazi zituen Ekialdeko Pakistango Sheikh Mujibur Rahmani boterea ematea atzeratu zuen. Erabaki horrek Ekialdeko Pakistanen matxinada bizkortu zuen. Yahya Khanek matxinadaren errepresio bortitza baimendu zuen. Pakistanek Bangladeshko askapen gerran porrot egin ondoren, Pakistango dibisioaren eta Bangladeshen independentziaren erantzuletzat hartua izan zen.
1971ko abenduan, Zulfikar Ali Bhuttori eman zion boterea, eta etxean atxilotu zuten. 1977an askatu zuten eta hiru urte geroago hil zen.
Kanpo estekak
Artikulu hau Pakistango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |