Yahoo (literatura)
Yahoo-ak fantasiazko izakiak dira, Jonathan Swiften Gulliver-en bidaiak liburuan agertzen direnak. Gizakien antza duten izaki basati, zikin eta ohitura nazkagarrikoak dira.
Houyhnhnm-ekin bizi dira, eta hauek morroi moduan erabiltzen dituzte Yahoo-ak. Yahoo-ei harri distiratsuak gustatzen zaizkio eta, horretarako, eskuez induskatzen dute lurra. Harriak lortu eta gero, euren kobetan gordetzen dituzte, beste Yahoo-ek ez aurkitzeko moduan.
Ingelesez, yahoo hitzak lerdo esan nahi du.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.