Yaeyamera

Yaeyamera (八重山物言/ヤイマムニ, Yaimamuni) Yaeyama Uharteetan hitz egiten den hizkuntza da, Hego Ryukyuar familiakoa. Yaeyama uhartedia Japonian hegoalderen dagoen uhartedia da, hainbat uharte txiki eta ertainek osatzen dute eta guztira 53.000 lagun inguru bizi dira haietan.[1] Yaeyamerak miyakoera gertuko hizkuntza du, izan ere, Miyako uhartedia Yaeyama uharteditik hurbil kokatzen da, hego-mendebaldean. Hizkuntza honen hiztun kopurua ez da ezagutzen, japoniar hizkuntza-politika zapaltzaileak ez diolako inolako aitorpenik egin ez eta ofizialtasunik eman; soilik dialektotzat hartzen du. Hizkuntza-politika horiek eragin dute hirurogei urtetik beherako biztanleak hiztun pasiboak izatea, hau da, hizkuntza soilik errituetan edo abestietan erabiltzen dute; gainera, belaunaldi berriek orokorrean japoniera baino ez dute erabiltzen. Yaeyamerak, alboko ryukyuar hizkuntzekin alderatura, ahulago dagoela nabaritu da azken urteotan.[2]

Yaeyamera
Datu orokorrak
Lurralde eremuaJaponia
Hiztunak47.600 (2000)
OfizialtasunaInon ez
EskualdeaOkinawako prefektura
UNESCO sailkapena4: arrisku larrian
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
Asian languages (en) Itzuli
japoniar hizkuntzak
ryukyuar hizkuntzak
hego ryukyuar hizkuntzak
AlfabetoaJaponiar idazkera sistema
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3rys
Ethnologuerys
Glottologyaey1239
Linguasphere45-CAC-bb
UNESCO1971
IETFrys
Endangered
Languages Project

5353

Yaeyamera Ishigaki, Taketomi, Kohama, Kuroshima, Hatoma, Arangusuku, Iriomote eta Hateruma uharteetan hitz egiten da, baina uharte bakoitzean dialekto jakin bat hitz egiten da, uharte batetik bestera agoen distantzia handiaren ondorioz. Sarritan bi uharte ezberdinetako biztanleek elkar komunikatzerakoan zailtasunak dituzte. Bestalde, Yonaguni uharteak bere jatorrizko hizkuntza du, yonaguniera, zeinak yaeyamerarekin harreman estua izan arren, hizkuntza ezberdintzat hartzeko nahikoa desberdintasun dituen. Taketomi uhartean hitz egiten den dialektoa, agian, yaeyameraren dialektoekin elkartu zen Ipar Ryukyuar hizkuntza batetik dator.[3]

Erreferentziak

  1. «八重山のデータ» www.zephyr.justhpbs.jp (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  2. Heinrich, Patrick; Barion, Fija; Brenzinger, Matthias (2009ko maiatzaren 9). "The Ryukyus and the New, But Endangered, Languages of Japan". The Asia-Pacific Journal. 7 (19): 6.
  3. «Ryūkyūan language history :: University of Southern California Dissertations and Theses» digitallibrary.usc.edu (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.