Nebulosa ilun

Nebulosa iluna edo xurgapen-nebulosa[1] izar bakar batekin ere lotuta ez dagoen edo hauengandik aldendua dagoen gas eta izarrarteko hauts metaketa bat da, eta horien energia jasotzen ez duenez gero, bere presentzia nebulosa baino urrunago dagoen izar hondo batekin kontraste bidez nabaritzen da.

Orionen dagoen Zaldi Buru nebulosa ezagunaren irudia.

Nebulosaren periferian bere atzetik dauden izarrak ilunduak eta lainoaren materialak argiaren zati baten xurgapenaren ondorioz gorrituak agertzearen arduradunak dira.

Iluna eta ilargirik gabekoa den gau batean Esne Bidea sekzio ilunez nola etena dagoen ikus daiteke, zeruko orbanen antzerakoak direnak. Hau, eguzkia eta gure galaxiaren zati baten artean jartzen diren laino ilunen ondorio da. Laino mota hauek beste galaxia eta kumulu globular batzuetan ere aurkitu ziren. Gure galaxian dauden batzuk erraz bereiz daitezke, Ikatz Zaku nebulosa kasu, Hegoaldeko Gurutzea konstelazioaren ekialdean dagoena, non, argi eta garbi, ia izarrik ez duen eremu bat ikus daitekeen. Beste adibide ezagun bat Zaldi Buru nebulosa izenekoa da, teleskopio ertainekin ikus daitekeen eta Orionen gerrikotik gertu dagoen nebulosa bat dena.

Infragorrin aztertuak, horietakoren batzuk euren barnean, eratzen ari diren izarrak dituzte.

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Astronomia Hiztegia] [2021]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Astronomia Artikulu hau astronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.