Xu Yuhua
Xu Yuhua (txinera tradizionalez: 許昱華; txinera sinplifikatuz: 许昱华; pinyinez: Xǔ Yùhua; Jinhua, 1976ko urriaren 29a) txinatar xake jokalaria da, Nazioarteko Maisu Handia eta Emakumezkoen Munduko Xake Txapeldun ohia.
Xu Yuhua | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Jinhua, 1976ko urriaren 29a (47 urte) |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Liu Jing |
Hezkuntza | |
Heziketa | Pekingo Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | xakelaria |
Parte-hartzailea
|
2006ko Emakumezkoen Munduko Xake Txapelketa irabazi zuen finalean Alisa Galliamova errusiarra garaitzean (2½ - ½). Txapelketan 64 jokalarik hartu zuten parte, tartean azken bi txapeldunak, Zhu Chen eta Antoaneta Stefanova. Une hartan Xu Yuhua haurdun zen, hiru hilabetez. Garaipen horrek Maisu Handi titulua eskuratzeko ere balio izan zion.
Txinako xake taldearekin urrezko domina irabazi zuen 2000, 2002 eta 2004ko Xake Olinpiadetan.
Kanpo estekak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Xu Yuhua |
- (Ingelesez) FIDE
- (Ingelesez) Chessgames
Aurrekoa Antoaneta Stefanova |
Emakumezkoen Munduko Xake Txapelduna 2006-2008 |
Ondorengoa Aleksandra Kosteniuk |
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.