Xournal++

Xournal++ (Xournalpp izenez ere ezaguna) eskuz idatzitako oharrak sortzeko doako eta kode irekiko programa bat da, PDF fitxategietan oharrak egiteko euskarri integratua duena. Linux, Microsoft Windows eta MacOSentzat dago eskuragarri.

 Xournal++
Jatorria
Azken bertsioa1.2.0
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC++
Irakur dezakeLinux, macOS eta Windows 10
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli
Deskribapena
OinarrituaXournal (en) Itzuli
Ekoizpena
GaratzaileaWilson Brenna (en) Itzuli, Roland Lötscher (en) Itzuli eta Bryan Tan (en) Itzuli
Euskaraz
Euskarazbai
xournalpp.github.io
Iturri-kodeahttps://github.com/xournalpp/xournalpp

Xournal++ Xournal-en bidebanatze edo fork gisa jaio zen, Denis Aroux-ek 2016 erdialdera arte aktiboki garatutako eta C-n idatzitako oharrak hartzeko software bat. Garatzaileen abiapuntua Aroux softwarea C++- n berridaztea izan zen, GTK, Cairo eta Poppler tresnak erabiliz. Nahiz eta, honezkero 1.1.1 bertsioan, kodea ia erabat berridatzi den, Xournal++-k oraindik kodearen zati batzuk partekatzen ditu Xournal-ekin, forma geometrikoen antzemateko kodea bereziki.

Funtzionalitatea

Xournal++ teklatuarekin edo saguarekin erabil daiteke, baina hobe da tableta grafikoa edo ukipen pantaila erabiltzea softwareari etekinik handiena ateratzeko: Xournal++-k, hain zuzen ere, arkatza eta presioarekiko sentikorrak diren marrazteko tabletak eta pantailak onartzen ditu, esaterako. Wacom, Huion eta XP-Pen-ek markakoak.

Xournalpp-ren pantaila-argazkiaren adibidea

Idazteko, programak oinarrizko hainbat tresna eskaintzen dizkio erabiltzaileari, hala nola arkatza, nabarmentzailea eta borragoma. Tresna hauek erabiltzaileak pertsonaliza ditzake: kolorea, trazuaren lodiera eta beste aspektu batzuk konfiguratzeko aukera dezake.

Eskuz idazteaz gain, irudiak gehitzeko, hainbat forma geometriko marrazteko aukera eskaintzen du softwareak, hala nola zirkuluak, elipseak, ardatz kartesiarrak, eta baita aplikazioan zuzenean grabatu daitezkeen audio-oharrak txertatzeko ere. Objektu hauek bektorialak dira eta, horri esker, hautatu eta ezabatu, tamaina, orientazioa, kokapena aldatu, libreki antola daitezke testuan edo, antolakuntza grafiko hobea izateko, oihalaren saretara atxiki daitezke.

Xournal++-k LaTeX editore bat integratu du eta horrekin zure oharretan formula matematiko eta zientifikoak erraz txertatzeko.

Xournal++-k arbela maila-egitura baten bidez antolatzeko aukera eskaintzen du, arbelaren zati batzuk erakutsi edo ezkutatzeko aukera ematen duena.

Erabiltzaileak GTK3 tresna-kitarekin garatzen den interfaze grafikoaren alderdi batzuk ere alda ditzake: tresna-barra pertsonaliza dezakezu, tresna berriak gehituz azkar erabiltzeko edo gutxiago erabiltzen direnak kendu.

Eredu ezberdinetako orriak erabili daitezke: zuria, laukiduna, partituraduna, isometrikoa... eta, horren ordez, PDF fitxategi bat kargatu daiteke eta haren testua azpimarratu, nabarmendu, eskuzko zein testuko oharrak egin, mota askotako markak, sinadura eta abar. Era berean irudiak txertatu daitezke, eskuzko oharrak osatzeko edota haien gainean oharrak egiteko.

Aplikazioa euskaraz dago Librezale elkarteari esker. Sistema eragilearen hizkuntzan bistaratzen da.

Xournal++ ikastetxeetan erabiltzen da bai arbel digital zein monitore interaktiboetan bai bideo-konferentzia bidezko saioetan

Plugin

Xournal++-k oharrak hartzeko eta dokumentuak idazteko tresna ugari eskaintzen ditu dagoeneko. Hala ere, API bat eskaintzen zaie garatzaileei pluginak sortzeko eta programaren funtzionaltasuna gehiago aberasteko.

Kanpo estekak

This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.