Xochitl
Xochitl (877 aurretik - 916) tolteken erregina eta Tecpancaltzin Iztaccaltzinen emaztea izan zen. Bere existentzia elezaharretatik haratago eztabaidagarriagoa da, bere bizitzaren kontaketa gehienbat Fernando de Alva Ixtlilxochitl historialari indigenaren idazlanetan oinarriturik dagoelarik.
Xochitl | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 877 aurretik |
Herrialdea | Toltec Empire |
Familia | |
Aita | Papantzin |
Ezkontidea(k) | Tecpancaltzin (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Jarduerak | |
Jarduerak | erregina eta gudaria |
Biografia
Xochitl Tecpancaltzin enperadore toltekaren maitalea zen, hau Maxiorekin ezkonduta zegoelarik. Maxio hil zenean, Xochitl erregina bilakatu zen eta Tecpancaltzinen lehen semea eduki zuen (Maxiorekin alabak soilik izan zituelako).[1] Haien semea, inperioaren oinordeko bilakatu zen, Topiltzin-Meconetzin bezala ezagutu zena.
Erreferentziak
- Bancroft, Hubert Howe (2009) [1883]. The native races [of the Pacific states] (University of California ed.). A. L. Bancroft & company. p. 270.
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.