Xochicalco
Xochicalco (nahuatl hizkuntzan, ʃot͡ʃiˈkaɬko) Antzinako tolteka hiria da, Cuernavaca inguruan, Mexikoko Morelos estatuan. K.o. VIII-IX. mendeetan eraiki zuten, eta garrantzi handiko merkataritza tokia izan zen. Garai batean erlijio gune garrantzitsua izan zen, eta espainiarrak iritsi aurretik defentsa gune bihurtua zen. Gorde diren eraikuntzetatik Quetzalcoatlen tenplua da eraikuntza nagusia. Muino baten gorenean eraikitako piramide handi bat da, bi gorputzez osatua, oso-osorik erliebeez estalia.
Xochilcalco1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | iii, iv |
Erreferentzia | 939 |
Kokalekua | Mexiko |
Eskualdea2 | Latinoamerika/Karibe |
Izen ematea | 1999 (XXIII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-11-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
This article is issued from Wikipedia. The text is licensed under Creative Commons - Attribution - Sharealike. Additional terms may apply for the media files.